Errusiaren eta Espainiaren arteko kultura eta ekonomia indartzeko hainbat ekitaldi antolatu ziren 2011. urtean zehar
JON KORTAZAR
Errusiaren eta Espainiaren arteko ezagutza indartzeko parada izan da 2011. urtea. Ofizialki «elkarkidetza urtea» deitua izan den horretan, hainbat ekitaldi egin dira herrialde bien arteko kultura eta ekonomia indartzeko asmoz.
Ez dakit gure artean oihar-tzun handirik izan duen. Irailaren bukaeran, hemengo hainbat ikerlek Moskuko Zientzien Akademien egoi- tzan hitzaldi batzuk eman zituzten Euskal Herriko errealitatea hango zientzialarien artean azalduz. Ordainez, Moskuko beste ikerlari ba- tzuek Gasteizeko letren Fakultatean hitz egin zuten Errusiako egoeraz urriaren erdi aldean. Baina, egunak joan egunak etorri, ikerlariak eta zientzia gizakien esparrutik at baldin badago, zer esan urte horren emaitzaz.
Ezin dira ahaztu Gernika editorialak egin dituen ahaleginak euskal literatura Errusian ezaguna izan dadin. Izen bereko aldizkari digitala euskaraz eta errusieraz, elebidun, mantentzeaz gain (http://www.gernika.ru), lan ikaragarria egiten ari da literatura klasikoa (Gabriel Arestiren poesia) eta gaurko nobela berria (Juanjo Olasagarre edo Joan Mari Irigoien) errusieraz argitaraturik, grina eta gogoa erakutsiz. Kostatuko zaigu eskertzen Roberto Serrano bizkaitarrak eta Roman Ignatiev Moskukoak egiten duten lana.
Urtearen kariaz, ez da aurkitzen zaila, batez ere gazteleraz, Errusiako egoera, paisaia, joera literarioak gai harturik agertu diren zenbait liburu.
2011n agertu da Francesc Serés-en 'Cuentos rusos' (Mondadori), nahiz eta katalanez urte bi lehenago argia ikusi zuen. Fernando Pessoa maisuaren heteronimoen teknika erabiliz, bost ipuinlari errusiar asmatu ditu Serések eta antologia faltsu bat sortu du. Azken batean, antologiaren egilea ere, biltzailea bera, autorearen asmazioa da. Serés bera da ipuin guztien egile bakarra. Baina asmakizunak behar zuen joko horretan autoreak asmatu duen ipuinlari bakoitzak bere ahots propioa du. Ola Yevguénieva da gazteena (1967an jaioa), eta ziurrenik postmodernitatearen mitoek harrapatua bizi da; Vera Margarita Abansérev-en (1949) narratibak sistemaren kritikan oinarritu zuen bere izaera, eta, horregatik, absurdoa oso presente dago bere ipuinetan; Vitali Kroptkinek (1932-1997) Sobietar Batasuneko sistema soziala begi zoliz kritikatzen du, nahiz eta, bere biografiak azaltzen duenez, giro ofizialean bizi eta kanpo Harremanetarako Ministerioko aldizkarian argitaratu, beti ere zentsuraren mugei handik eta hemendik tira eginez; Aleksandr Vólkov-en ipuinek (1914-1982) errealismo sozialistaren ahotsa erakusten dute, baina mingostasunak ez du baretu bere ironia gordina; Iósif Bergchenkoren (1891-1942) munduak badu zer ikusirik Txekhoven narratibaren munduarekin, eta Zarren garaian bizi izandako pobrezia eta minarekin.
Bost egile, bost garai, bost paisaia, bost sufrimendu? Francesc Serésen proiektu literarioak mundu oso bat agertu nahi izan du, desberdintasunaren bidez, osotasuna agertzeko gurariarekin: gaurko mundu teknologikoaren barnean bizi den bakartasunetik XX. mendearen hasierako munduan zegoen etsipenera, indibidualismotik gizartearen ikuspegietara. Errusia lurralde zabala da, ezin besarkatuzkoa, eta neurri horretan, adierazi ezina, horregatik panorama adierazteko orduan, poliedroaren metafora erabili behar da: ahots asko, historia osoa kontatzeko. Hala egin du Francesc Serések, jokotik eta jolasetik haratago joanaz, jokoaren azpian dagoen tragedia islatzeko.
Izen guztiz errusiarra daraman Nevsky Prospects argitaletxeak beste era bateko jokoa proposatu die 'Rusia Imaginada. Diez viajes por el paisaje ruso' bilduman parte hartu duten idazleei. Hamar idazle gazte, edo behintzat, Espainiako sisteman ezagutzera ematen hasi direnei zuzendu zaie eta proposamen zehatza egin die: gehienek ezagutzen ez duten Errusian kokaturiko ipuin bana idaztea. Errusia beraz, irudikatu, asmatu egiten da, ez baitago, gehienetan behintzat, haren ezagutza zuzenik.
Espazioak eman dio batasuna liburuari, baina ipuinen kokapenak baino indar gehiago du egileek Errusiako literaturari eta kulturari dieten miresmenak (Nabokov hainbat aldiz aipatua da). Guztiak du, sakonean, omenaldi itxura indartsua.
Berezia da, aitortu behar dut, emaitza; gorabeheratsua. Ipuin politak badira, noski, nola ez, hemen baitaude dirudienez etorkizuna beteko duten ipuin idazleak. Oscar Esquiviasek (1972) oso ipuin ederra eman du plazara, Leskov idazlearen nobela batean oinarriturik; Jon Bilbaoren (1972) ipuina egilearen estiloak zuzendu du, beldurra eta irakurlearen ezinegona baldin baziren lortu nahi zituen sentipen nagusiak, ondo lortuak dira hemengo ipuin gogor honetan. Aipagarriak dira Daniel Sánchez Pardosek (1979) Txernobilen inguruan, eta triskantza ekologikoaz idatzitako ipuina, irakurlearen irudimena zauritzen duena, eta indarkeria txetxenoaz eta terrorismoaz Pilar Adónek (1971) emandako ikuspegia. Ez da ahaztekoa Víctor Andrescok (1966) Chagal artistaren jaioterriaren inguruan eratzen duela bere ipuina.
Estilo ezberdinak
Errusiatik proposaturiko bidaia horretan lagungarri egingo zaizkio irakurleari liburuak dakartzan egileen oharrak, guztiz baliagarriak, helburuak ulertzeko, eta emaitza balioztatzeko. Baina oro har, liburuak irudi zabalegia uzten du: egile bakoitzak bere betiko estiloa berea ez den espazioan jarri izan balu bezala. Eta neurri horretan, egileen estiloa nagusitzen dela deritzot, eta ez horrenbeste Errusiari buruzko mundu ikuskera.
Beste aldera begiratzen badugu, esan nahi da, Errusiako literaturak eman duena ikusten badugu, badut aipa- tzeko liburu maitagarri bat: 'La hora de Rusia. Poesía contemporánea' deitzen da Errusiako poesiaz María Ignátievak egindako antologia (Visor). Hemen ikuspegia zabala da. Izenburuan aipaturiko «gaur egungo» hori nahiko atzera doa eta hasierako muga, agertzen den Inna Linsyánskaya poetaren jaioturtea 1928koa da. Beraz, behin horrelako antologiarik eginez gero, ikuspegiaren oparotasunaren alde jo du. Oso luzea da ibilbidea, eta oso estetika desberdineko egileak agertzen dira. Amaitu, María Stepánovaren lanarekin amaitzen da (1972).
Bildumaren aurretik jarri da idazlan bat Errusiako poesiaren panorama azaltzen duena eta lagungarria egingo zaiona irakurleari. Baina hain estetika desberdinak izaki, nik, hemen, 'emakumeen esperientzia poesia' dei dezakedana aipatu nahi nuke. Oso pizgarriak egin zaizkit Marina Borodítskaya (1954) eta Olesia Nikoláyevaren (1955) olerkiak. Tragediaren arnasa agertzen da beren egunerokotasunaren azpian. Agian poesia narratiboa delako, agian guk gaur egiten dugunaren parekoa, baina hunkigarriak dira poeta bien lanak.
Eta bukatzeko, literaturatik kanpo, politika eta historiaren artean, parlamenturako egindako azken hauteskundeen ostean, eta Putinen indarra zalantzan jarri den garietarako, oso argigarria egin zait Kepa Sodupek eta Leire Mourek zuzenduriko 'Rusia en la era postsoviética' (EHU-UPV) gaurko historia hurbilari egindako begirada zorrotza.
1- Esta noche dime que me quieres. Federico Moccia. Planeta
2- Prisionero en el cielo . Carlos Ruiz Zafón. Planeta
3- El jardín olvidado. Kate Morton. Suma de letras
4- El temor de un hombre sabio. Patrick Rothfuss. Plaza&Janés
5- El imperio eres tú. Javier Moro. Planeta
6- La palabra se hizo carne. Donna Leon. Seix Barral
7- Años lentos. Fernando Aramburu. Tusquets
8- El temblor del héroe. Álvaro Pombo. Destino
9- Diario de invierno. Paul Auster. Anagrama
10- La sonrisa de las mujeres. Nicolás Barreu. Espasa
1- Viaje al optimismo. Eduardo Punset. Destino
2- La soledad de la Reina. Pilar Eyre. La Esfera
3- ¡Vamos!. Arantxa Sánchez Vicario. La Esfera
4- El precio del trono .Pilar Urbano. Planeta
5- Ahora yo. Mario Alonso Puig. Plataforma
6- Gente tóxica. Bernardo Stamateas. Vergara
7- Todos los niños pueden ser Einstein. Fernando Alberca. El Toro Mítico
8- Los desafíos de la memoria. Joshua Foer. Seix Barral
9- Saber cocinar postres. Mariló Montero. Temas de Hoy
10- Por ti lo haría mil veces. Isabel Sartorius. Martínez Roca
1- Artzapezpikuaren besita. Adam Bodor/ Unai Elorriaga. Elkar
2- Lasterka. Jean Echenoz. Meettok
1- Garrako gerrak Oñatin. Gogoratu Guran Taldea. Intxorta
2- 1512 Nafarroaren konkistak. VV. AA. Txertoa-Abarka
© EL CORREO DIGITAL,
S.L., Sociedad Unipersonal
Domicilio c/ Pintor Losada, 7 (48004) Bilbao
Inscrita en el RM de Vizcaya: Diario 229, Asiento 159, Tomo 3823, Libro
0, Folio 200, Sección 8, Hoja
BI-26064 C.I.F.: B-95050357
Reservados todos los derechos. Queda prohibida la reproducción, distribución,
comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos
de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y
escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción
y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa
con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos,
a la que se manifiesta oposición expresa.
Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Mapa Web | Master El Correo