Ana Moralesekin egon gara eta Xerezaderen Artxiboaren berri eman digu. Lan literarioak entzuteko webgunea da
PERU S. GAMARRA
Begiekin kontsumitzen dugu literatura. Hori da guretzat normalena. Gainera, hori da txikitatik erakutsi digutena. «Irakurrik liburuak!», errepikatu izan digute behin eta berriro gurasoek zein eskolako irakasleek. Beraz, hori da ezagu- tzen dugun bide bakarra. Baina oker gaude. Liburuak en- tzumenarekin ere 'irakur' daitezke. Teknologia berriek orain arte ezagutzen ez genituen ateak ireki dizkigute, baita literaturan ere. Gaur egun posiblea da etxea garbitzen dugun bitartean Julio Verneren lan bat entzutea. Gure iPod-aren laguntza besterik ez dugu behar. Hori eta ahots atsegin bat, jakina. Sukaldean gabiltzan bitartean Robert de Nirori entzun diezaiokegu irakurketa bat egiten. Hori bai gozamena! Hala ere, ingelesez entzun beharko dugu, euskaraz ez baitago honelakorik. Edo bai?
Audio liburuei buruz ari gara. Ohitura handia dago atzerrian hauek entzuteko. Literaturarekiko ikuspuntua zeharo aldatzen da. Ana Morales EHUko itzultzaile eta interpreteak badaki zerbait honetaz. Webgune bat sortu du beste bi lagunekin batera, 'Xerezaderen artxiboak' (www.blogak.com/xalp) eta hainbat lan igo dituzte bertara. Idazlan guztiak daude euskaraz idatziak eta irakurriak eta doakoa da lan hauek jaistea. Moralesekin elkartu da Territorios eta Xeredazeren Artxiboen berri eman digu.
- Zer da Xeredazeren Artxiboa eta nortzuk zaudete honen atzean?
- Literatura entzuteko blog bat da. Normalean narrazio audioak izaten dira igotzen ditugunak, baina batzuetan, poemak, ipuinak edota hi- tzaldiak ere eskegitzen ditugu. Laburrak izaten dira, ordu erditik ordu bete bitartekoak eta denak euskaraz. Jasone Larrinagak, Saioa Gabikagojeaskoak eta nik daramagu aurrera webgunea.
- Nola eta noiz bururatu zi- tzaizuen hau egitea?
- Ideia duela hiru urte inguru bururatu zitzaidan. iPod bat oparitu zidatenean izan zen eta, egia esan, bizitza aldatu zidan (barreak). Asko gustatzen zait irakurtzea. Esango nuke bizitzan gehien gustatzen zaidana irakurtzea dela. Daramagun bizimoduak ez dizu nahi adina irakur- tzen uzten, baina iPod-aren bidez audioan zenbat gauza dauden deskubritu nuen. Konturatu nintzen lisaketa egiten nuen bitartean literatura entzun nezakeela. Sekulako pagotxa iruditu zitzaidan! Honi guztiari aktore on baten ahotsa gehitzen badiogu?
- Honelako webgune baten beharrik ba ote zegoen euskaraz?
- Badago euskaraz beste bat baina grabazio laburrak egiten dituzte. Ez da ideia bera. Gurea bezalakorik ez zegoen euskaraz. Bai beste hizkun- tzetan ordea, eta asko gainera. Hala ere, duela gutxi deskubritu nituen. Banekien bazirela audio liburuak, baina oso garestiak ziren eta ez zegoen aukera handirik. iPod-arekin beste mundu bat ezagutu nuen. Kalitate handiko grabazioak deskubritu nituen Interneten, eta bururatu zitzaidan euskaraz horrelako zerbait egitea. Hori bai, apaltasun osoz, jakina. Euskaraz baditugu oso lan onak. Bai propioak eta baita itzulpenak ere. Horiek audioan eskaintzea ia-ia ametsa zen niretzat. Hori eskaini behar zitzaion jendeari, askok ez baitute honelakorik ezagutzen.
- Nolakoa izan zen lehenengo grabaketa egitea?
- Etxeko ordenagailuan proba bat egitea erabaki eta lagunen artean banatu nuen. Ideia polita iruditu zitzaien, baina, normala denez, ez zuen kalitate handirik. Nahiko 'kutrea' zen. Iazko maia- tzean bi lagun ere animatu ziren eta mikrofono on bat erostea bururatu zitzaigun.
- Eta hor sortu zen Xerezaren Artxiboa?
- Ez, ez! Lehenengo grabaketarekin hasi ginen eta oso etsigarria izan zen. Etxean zarata asko dago eta ingurutik hegazkinak pasatzen ziren. Hau guztia grabaketetan entzuten zen eta ez zuen ezertarako balio. Ez zela erraza izango konturatu ginen. Gainera, ez genekien grabazioak nola eskegi Interneten. Beraz, ikertzen hasi ginen. Irratiekin harremanetan jar- tzea erabaki nuen eta Bilbo Hiria irratiarekin egin nuen topo. Oso irrati txikia da, baina kalitate handikoa. Proiektu bat idatzi eta bertan azaldu nintzen. Erraztasun guztiak eman zizkiguten hasieratik. Bertan hasi ginen grabatzen eta trukean gure lanak emititzen dituzte orain. Hori bai, guk egiten ditugu edizio kontu guztiak!
- Zenbatetik behin igotzen dituzue grabaketak?
- Hasiera batean astero hasi ginen lanak eskegitzen, baina Gabonetan erabaki genuen erritmo hori ezin genuela jarraitu. Orain hamabostetik behin igotzen ditugu.
- Doakoa da zuen lanak saretik jaistea. Ez da normala krisi garai batean doakoa den zerbait aurkitzea. Hobbya al da zuentzat?
- Hobbya da guretzako beste erremediorik ez dagoelako (barreak)! Ez digute ezer ere ordaintzen. Egia esan, asko gustatuko litzaidake honetaz bizitzea. Ez litzaidake batere inportako. Esan bezala ez dugu ezer kobratzen, baina gauza bat argi uztea gustatuko litzaidake. Etsigarria da entzulearen partetik erantzunik ez jasotzea. Jende asko sartzen da gure orrialdean, baina ez du inork komentariorik egiten. Gutxienez esan dezatela zerbait! Badakigu bisitak ditugula, baina faltan botatzen da iritziak behintzat entzutea. Ordainketa ona izango litzateke hori guretzat.
- Zer ezberdintasun dago nobela bat irakurri eta entzutearen artean?
- Jende asko dago oso purista dena eta uste duena liburuak bakardadean irakur- tzeko eginak daudela. Literatura lanak betidanik entzun dira, ez da gauza berria. Monasterioetan, fraideek bazkaltzen ari ziren bitartean, batek irakurri eta gainerakoek entzun egiten zuten, eta baita Kubako zigarro fabriketan ere. Denbora pasa moduan erabiltzen zen. Telebistarik ez zegoenean etxeetan ere gauza bera gertatzen zen? ez dugu ezer berririk asmatu. Nik uste, grabaketa ongi egina bada, en- tzutean gauza asko irabazten direla.
1- Esta noche dime que me quieres. Federico Moccia. Planeta
2- Prisionero en el cielo . Carlos Ruiz Zafón. Planeta
3- El jardín olvidado. Kate Morton. Suma de letras
4- El temor de un hombre sabio. Patrick Rothfuss. Plaza&Janés
5- El imperio eres tú. Javier Moro. Planeta
6- La palabra se hizo carne. Donna Leon. Seix Barral
7- Años lentos. Fernando Aramburu. Tusquets
8- El temblor del héroe. Álvaro Pombo. Destino
9- Diario de invierno. Paul Auster. Anagrama
10- La sonrisa de las mujeres. Nicolás Barreu. Espasa
1- Viaje al optimismo. Eduardo Punset. Destino
2- La soledad de la Reina. Pilar Eyre. La Esfera
3- ¡Vamos!. Arantxa Sánchez Vicario. La Esfera
4- El precio del trono .Pilar Urbano. Planeta
5- Ahora yo. Mario Alonso Puig. Plataforma
6- Gente tóxica. Bernardo Stamateas. Vergara
7- Todos los niños pueden ser Einstein. Fernando Alberca. El Toro Mítico
8- Los desafíos de la memoria. Joshua Foer. Seix Barral
9- Saber cocinar postres. Mariló Montero. Temas de Hoy
10- Por ti lo haría mil veces. Isabel Sartorius. Martínez Roca
1- Artzapezpikuaren besita. Adam Bodor/ Unai Elorriaga. Elkar
2- Lasterka. Jean Echenoz. Meettok
1- Garrako gerrak Oñatin. Gogoratu Guran Taldea. Intxorta
2- 1512 Nafarroaren konkistak. VV. AA. Txertoa-Abarka
© EL CORREO DIGITAL,
S.L., Sociedad Unipersonal
Domicilio c/ Pintor Losada, 7 (48004) Bilbao
Inscrita en el RM de Vizcaya: Diario 229, Asiento 159, Tomo 3823, Libro
0, Folio 200, Sección 8, Hoja
BI-26064 C.I.F.: B-95050357
Reservados todos los derechos. Queda prohibida la reproducción, distribución,
comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos
de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y
escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción
y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa
con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos,
a la que se manifiesta oposición expresa.
Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Mapa Web | Master El Correo