'Orgasmus': hamaika emakume idazleren eskutik sortutako liburu erotikoak arrakasta ziurtatuta du, oso gutxitan landu baita genero hau
:: IRAITZ URKULO.
Orgasmus ipuin bilduma erotikoa (Txalaparta, 2010) pasa den abenduan kaleratu eta Durangoko Azokan aurkeztu zen, Gerediagak jarritako gai nagusia erotismoa zela aprobetxatuz. Baina Azokak ateak aspaldi itxi bazituen, nola azaldu behar da orain 'Orgasmus' euskal liburu salduenen artean topatzea? Gertaera hau azaldu ditzakeen argudio bila euskal literaturaren sistemara jotzea argigarria gerta daiteke, literatura erotikoaren egoera aztertzearekin batera liburu honen arrakastaren misterioa argi- tzeko.
Erotismoa pornografiari estuki lotuta azaltzen da sarri, eta horrek berak ematen digu bi terminoen arteko kutsadura semantikoaren berri. Halere, konparaketak lagundu gaitzake behin-behineko hurbilpen bat egiteko eginkizunean. Pornografiari egozten zaion esplizitutasunaz salbu gordetzen da erotismoa, eta, biak alderdi fisikotik abiatzen badira ere, erotismoak nahiago izaten du gorputzaren desira gaindi- tzen duen sentsazioekin jolastea. Antzematen denez, erotismoa, erreferentzia konkretuetan baino gehiago, intuitiboki definitzen den ideia da, esparru abstraktutik ihes egin ezinean dabilena, bide batez. Ez da harritzekoa, hau ikusita, Joxemari Carrere idazleak Durangoko 45. Azokaren irekiera ekitaldian esandakoa: «Zer da erotismoa? (?) Ez dakigunez zer den, sexuaz hitz egingo dut».
Edonola ere, euskal literaturan, eta kultura sorkun- tzan orokorrean, erotismoa ez da autoreek usu erabiltzen dituzten gai edo baliabide horietako bat. Euskal literatura erotikoaren ekoizpena benetan urria da. Gurean existitzen den sail erotiko bakarrean, 'Literotura' atalean hain zuzen, argitaratutako hamasei lanei begirada azkar bat botaz gero, erraz ohartu gaitezke sistemako arlo honetan nabari den hutsune kezkagarriaz. Bilduman zenbait itzulpen -Joao Ubaldo Ribeiroren 'Buda zoriontsuen etxea' (2004) edo Sade markesaren 'Filosofia apaingelan' klasikoa (2001)- eta gehienbat euskal idazleek atondutako ipuin eta poema antologiak topatzen ditugu; azken honetan izango genituzke, besteak beste, 'Lehenengo aldia' (2004) eta 'Desira plazer 68-08' (2009), ahaztu gabe Basauriko Euskarabila elkarteak antolatutako literatura erotikoko lehiaketetan sarituak izan diren ipuinak jasotzen dituzten 'Basagurina' (2006) eta 'Bero hezeak' (2001). Izan, badira saiakera xumeak non idazle bakar batek liburu erotiko oso bat idatzi duen: Aitor Arana ('Onan', 2000), Paddy Rekalde ('Sex abaroa', 2000), Juan Martin Elexpuru ('Krabelin beltza', 1998) eta Edorta Jimenezenak ('Stock13', 2009), esaterako; denak estilo erotiko dotoretik baino gehiago, pornografia gordin eta lizunkeria esplizituenetik hurbilago daudenak.
Egia da gai erotikoak euskal literaturan aurrekari sendoak falta dituela eta ageriko hutsunea betetzera ausartu diren idazle apurren testuei esperientzia eta tradizio falta hau nabari zaiela. Hamaika teorien artean ekoizpena urria izateko, ziurrenik autoreek gehien erabili dutena da 'Arantzazuko sindromea'rena da, 'euskaldun fededun' lelo zaharkituarekin zerikusi handia duena, zalantzarik gabe. Edorta Jimenezek beste hipotesi bat defendatzen du, euskal sistema literarioaren txikitasunari eta idazleen arteko harreman hurbil estuari ego- tziz erotismoa askatasun osoz lantzeko erreparoa eta lotsa. Edozein modutan ere, euskal gizartean erotismoak tabu izaten jarraitzen duela konprobatzeko aukera eman zigun Durangoko Azokaren azken edizioak; prentsako titularretan irakur zitezkeen «gai zirikatzailea» edo «askoren harridurarako, aurten erotismoa hartu du Azokak gai nagusitzat» bezalako esaldiek erotismoa kontu arro- tza zaigula agerian uzten dute.
Zentzu honetan interesgarria da, eta ezohikoa, 'Orgasmus' liburuak oraindik ere, aurkeztu zela hiru hilabete igaro direnean jada, erakusten duen salmenta kopuru altua. Azken batean, aipatutako obrekin konparatuta, ez dirudi hain ezberdina denik. Izan ere, salduenen zerrendan gora egin badu ere, kritikak axolagabe jarraitzen baitu, ez dio inongo arretarik eskaintzen. Argudioak literarioak ez badira, nola azaldu daiteke orduan arrakasta komertziala? Erantzuna merkatu garaikideko dinamikan bilatu behar da.
Emakumea
'Orgasmus'eko hamaika egileak emakume izateak (edo behintzat emakume izenarekin sinatzeak) literatura erotikoan apurketa dakar, eta ez da kasualitatea gizonen lurraldea zapaltzera iritsi badira justu momentu honetan. Izan ere, emakume idazleen aldeko apustua indartsua egiten ari dira euskal argitaletxe nagusiak. Pentsa bestela nortzuk izan diren azken urteotan euskal literaturan arreta gehien jaso duten liburuen egileak; horietako gehienak, bada, liburuan parte hartu dute: Garazi Goia, Irati Jimenez, Katixa Agirre, Iratxe Esnaola, Irati Elorrieta? Emakume idazle talde honek 'mass media'n duen presentzia izugarria izanik, marketin estrategia on bat izan daiteke arrakastaren arrazoietako bat.
Bestalde, esanguratsua da liburua aurkezterakoan zein alderdi azpimarratu diren ikustea. Izenburuak iradokia gai erotikoa erraz asko identifikatu dezakegun arren, ez da inon aurkituko testu aipamenik. Literaturaz aritu beharrean, autoreek nahiago dute komunikabideek egokitu dien izenaz eta, oro har, beraien buruaz azalpenak eman; egungo literaturan testuaren balioa erlatiboa dela dioen lelo postmodernoa bere eginez, nonbait. Orgasmus/Erasmus deituren arteko jokoa eta honen azpian gorde den polemikaren desestaltzeak irakurlearen kuriositatea piztea lortu du, zalantzarik ez. Estrategia literaturaz kanpoko arrazoiengatik eta idazkera erraz baten alde egiteagatik ezagutzera eman diren idazle multzo honen inguruan piztu den eztabaida kritikoari bizirik eustean datza. Kritikak 'erasmus literatura' espresioa erabiltzen du beren lana aipatzeko, eta haiek muzin egiten diote etiketari, aukeran nahiago dutela 'orgasmus' izan. Idazleen aldarrikapenetan oinarriturik, morboak bideratutako arrakasta dugu hauxe.
Ikusten denez, testua berezko indarra galtzen ari da testuinguru postmoderno honetan eta gaur egungo literatura merkatua bide berrietatik abiatu omen da. XXI. mendean euskal literaturak 'best seller'ismoaren fenomenoa ezagutu du, lehendabizikoz eskola girotik aparte. Pixkanaka-pixkanaka, globalizazioak gure kultura txikiko bazterrak nahasten?
1- Esta noche dime que me quieres. Federico Moccia. Planeta
2- Prisionero en el cielo . Carlos Ruiz Zafón. Planeta
3- El jardín olvidado. Kate Morton. Suma de letras
4- El temor de un hombre sabio. Patrick Rothfuss. Plaza&Janés
5- El imperio eres tú. Javier Moro. Planeta
6- La palabra se hizo carne. Donna Leon. Seix Barral
7- Años lentos. Fernando Aramburu. Tusquets
8- El temblor del héroe. Álvaro Pombo. Destino
9- Diario de invierno. Paul Auster. Anagrama
10- La sonrisa de las mujeres. Nicolás Barreu. Espasa
1- Viaje al optimismo. Eduardo Punset. Destino
2- La soledad de la Reina. Pilar Eyre. La Esfera
3- ¡Vamos!. Arantxa Sánchez Vicario. La Esfera
4- El precio del trono .Pilar Urbano. Planeta
5- Ahora yo. Mario Alonso Puig. Plataforma
6- Gente tóxica. Bernardo Stamateas. Vergara
7- Todos los niños pueden ser Einstein. Fernando Alberca. El Toro Mítico
8- Los desafíos de la memoria. Joshua Foer. Seix Barral
9- Saber cocinar postres. Mariló Montero. Temas de Hoy
10- Por ti lo haría mil veces. Isabel Sartorius. Martínez Roca
1- Artzapezpikuaren besita. Adam Bodor/ Unai Elorriaga. Elkar
2- Lasterka. Jean Echenoz. Meettok
1- Garrako gerrak Oñatin. Gogoratu Guran Taldea. Intxorta
2- 1512 Nafarroaren konkistak. VV. AA. Txertoa-Abarka
© EL CORREO DIGITAL,
S.L., Sociedad Unipersonal
Domicilio c/ Pintor Losada, 7 (48004) Bilbao
Inscrita en el RM de Vizcaya: Diario 229, Asiento 159, Tomo 3823, Libro
0, Folio 200, Sección 8, Hoja
BI-26064 C.I.F.: B-95050357
Reservados todos los derechos. Queda prohibida la reproducción, distribución,
comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos
de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y
escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción
y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa
con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos,
a la que se manifiesta oposición expresa.
Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Mapa Web | Master El Correo