hizkuntza

Erromintxela, euskal ijitoen hizkera

Territorios Oscar Vizarragarekin elkartu da erromintxelaren inguruan hitz egiteko. Ijitoek sortutako mintzo hau oso jende gutxik erabiltzen du eta laster aztertzen ez bada, betiko desagertuko da

PERU S. GAMARRA

Historikoki, ijitoak nomadak izan dira. Erraztasun handiz aldatu izan dute bizilekua. Hori da beraien kulturaren ezaugarri inportanteenetako bat. Kanpamentua laster altxatuko zuten eta bat-batean desagertuko ziren arrastorik utzi gabe. Aukeren atzetik joan izan dira beti. Baina badira ijito batzuk duela urte asko nomada izate horri uko egin ziotenak. Salbuespen hori, non eta gurean aurki- tzen dugu: Euskal Herrian. Erromintxelak dira eta betiko geratzeko etorri ziren. XV. mendean, Iparraldetik sartu zirenean, hemengo kultura ezagutu eta betiko bertan kokatzea erabaki zuten. Gainera, hizkuntza propio bat sortu zuten: Erromintxela (hizkuntzak eta etniak izen bera hartzen dute). Oscar Vizarragarekin elkartu gara eta berak eman digu fenomeno honen berri. Bera da integrazioa bultzatzen duen 'Kale Dor Kayiko' elkarteko arduraduna, eta luze hitz egin dugu berarekin ijito hauei buruz.

Historiari errepaso bat eginez hasi du elkarrizketa Vizarragak. Berak aitortzen du zerbait bazekiela ijito euskaldunei buruz, baina informazio asko falta zuen. «Ni eta nire familia betidanik bizi izan gara Bilbon, eta baziren ijito batzuk ez zirenak guztiz gure modukoak. 'Los vascos' esaten genien. Duela urte asko zen hori. Ijitoak ziren, gu bezalakoak, baina bazuten zerbait ezberdina», azaltzen digu. Urte batzuk pasatu ziren etnia hori hobeto ezagutzeko. 1995ean izan zuten lehenengo kontaktua erromintxelarekin. «Esan bezala, zerbait entzuna genuen ijito hauei buruz, baina ez genekien gaiari nondik heldu. Hori dela eta, gai honen gainean zerbait jakin zezaketen pertsonak gonbidatu eta jardunaldi batzuk antolatu genituen. Jon Mendizabal eta Alizia Stürtze etorri ziren eta asko lagundu ziguten. Hantxe konturatu ginen bazela zerbait eta jendeak ez zuela honen gaineko informaziorik».

Jardunaldien ostean bilaketa lanari ekin eta lagun- tza bila hasi ziren. Gehiago ikasi nahi zuten gai horretaz. «Gu ez gara linguistak, eta lan hori espezialista batek egitea nahi genuen, baina ez zigun inork ere laguntzen. Diru laguntzak eskatzen genituen, baina, arrazoi batengatik edo bestearengatik, ez zuten proiektua onartzen. Halako batean, Euskaltzaindira iritsi eta Jose Luis Lizundia ezagutu genuen. Oso interesgarria iruditu zitzaion kontatzen geniona eta EHUra bidali gintuen. Han Pello Salaburu ezagutu genuen, eta asko lagundu zigun», onartzen du oso eskertuta Vizarragak. Ez zaio une hori inoiz ahaztuko. «Bertara sar- tzean, Pello agertu zen eta han zer egiten nuen galdetu zidan. Bazuten han Luis Luciano Bonaparteren mapa bat zazpi euskalkiekin eta euskalki bat falta zela esan nion. Erromintxela alegia. Berak zera erantzun zidan: «Zuk diozuna egia bada, orduan hor jarri beharko dugu». Hala ere zer da erromintxela?, zortzigarren euskalkia? edota romaniaren (ijitoen hizkuntzaren) dialekto bat?

Hor hasi zen benetako lana. Euskaltzaindiak eman zien behar zuten dirulagun-tza eta filologo bat kontratatu zuten diru horrekin. Josune Muñoz izan zen lana aurrera eraman zuena. Hala ere, urte betez bakarrik ibili ziren ikerkuntzarekin eta lanaren herena baino ez zuten egin. «Unibertsitatearekin genuen hitzarmenak urtebete baino ez zuen iraun. Salabururen ostean etorri zenak ez zuen hitzarmena berritu eta hor geratu zen. Egia esan, asko aurreratu genuen ikerketan eta emaitza asko eta oso onak lortu genituen. Ikerketa soziolinguistikoa izan zen egin genuena. Erromintxelaren gainean egitura on bat duen lehenengo lana da hau, eta Europako filologo asko jarri dira gurekin harremanetan informazioa eskatzeko. Oso harro gaude. Orain dirua behar dugu honekin aurrera egiteko», azaltzen digu.

Beraz, hizkuntza edo dialekto bat da? «Teknikoki, Pogadolekto bat dela esan behar da. Hizkuntza 'apurtu' bat da Erromintxela. Gure romani hizkuntzatik dator, baina, euskararekin topo egiten duenean, erromintxela bihurtzen da. Euskara 'kaló' bat dela esan daiteke, baina oso ezberdina da gaztelania 'kaló'arekiko. Gaztelania kalóa latinetik dator, eta erabat aldatu du bere estruktura gramatikala. Romanesa hitz egiten duen norbaitek ez luke inoiz gaztelania-kalóa ulertuko. Euskararekin hori ez da horrela. Oso egitura gramatikal antzekoa dute euskarak eta romaniak. Itzulpena literalki egin daiteke ia-ia. Horri esker, romania hobekien gorde den tokia Euskal Herria izan da. XV. mendean hona etorri ziren ijitoek euskararekin mozorrotu zuten beraien hizkera eta horri esker atxiki zuten. Gainerako tokietan ez da hori gertatu eta romania zeharo aldatu da», azaltzen digu Vizarragak.

Baina, nomadak izanda, zergatik geratu ziren Euskal Herrian? «Hizkuntzak oso antzekoak zirelako. Hori da guk darabilgun hipotesia. Zaila da esaten, baina egia esan hori da guk aurkitu dugun arrazoi nagusia. Espainian eta Europa osoan nomadak izaten jarraitu zuten; Euskal Herriko ijitoak, aldiz, bertan geratu ziren eta hizkuntza hori sortu zuten. Askok esaten dute euskaldunek ez ulertzeko moduko hizkera sortu zutela, baina guk ez dugu hori uste», dio elkarteko arduradunak. Gainera erromintxelek badute beste ezaugarri bat. Ez dira oso harro sentitzen ijito izateagatik. «Europako ijito guztiek badute ezaugarri komun bat: oso harro sentitzen dira ijito direlako. Oso ohitura ezberdinak dituzte Irlandako eta Espainiako ijitoek, baina denak dira ijitoak eta harro daude. Erromintxelekin ez da hori gertatzen. Beraiek badituzte beren ohiturak, baina ijitoak direla ezkutatu egiten dute. Segur aski, bazterketa arazo batengatik izango da».

Hala ere, galtzear dago Erromintxela. «Gaur egun, 80-90 urteko ijito gutxi ba- tzuek hitz egiten dute. Ez dira hogei izatera iritsiko. Ahalik eta azkarren ekin beharko genioke lan honi, bestela betiko desagertuko da eta pena handia izango da», bukatzen du Vizarragak.

Buscador de libros

Los libros más vendidos

Castellano
Ficción

1- Esta noche dime que me quieres. Federico Moccia. Planeta

2- Prisionero en el cielo . Carlos Ruiz Zafón. Planeta

3- El jardín olvidado. Kate Morton. Suma de letras

4- El temor de un hombre sabio. Patrick Rothfuss. Plaza&Janés

5- El imperio eres tú. Javier Moro. Planeta

6- La palabra se hizo carne. Donna Leon. Seix Barral

7- Años lentos. Fernando Aramburu. Tusquets

8- El temblor del héroe. Álvaro Pombo. Destino

9- Diario de invierno. Paul Auster. Anagrama

10- La sonrisa de las mujeres. Nicolás Barreu. Espasa

No ficción

1- Viaje al optimismo. Eduardo Punset. Destino

2- La soledad de la Reina. Pilar Eyre. La Esfera

3- ¡Vamos!. Arantxa Sánchez Vicario. La Esfera

4- El precio del trono .Pilar Urbano. Planeta

5- Ahora yo. Mario Alonso Puig. Plataforma

6- Gente tóxica. Bernardo Stamateas. Vergara

7- Todos los niños pueden ser Einstein. Fernando Alberca. El Toro Mítico

8- Los desafíos de la memoria. Joshua Foer. Seix Barral

9- Saber cocinar postres. Mariló Montero. Temas de Hoy

10- Por ti lo haría mil veces. Isabel Sartorius. Martínez Roca

Euskera
Ficción

1- Artzapezpikuaren besita. Adam Bodor/ Unai Elorriaga. Elkar

2- Lasterka. Jean Echenoz. Meettok

No ficción

1- Garrako gerrak Oñatin. Gogoratu Guran Taldea. Intxorta

2- 1512 Nafarroaren konkistak. VV. AA. Txertoa-Abarka

Vocento