Zarauzko eskola bateko haurrekin lan egin, haien idazkiak aztertu, eta ondorioak liburu elektroniko batean argitaratu ditu: 'Zer dira idazkera, ortografia eta puntuazioa haurrentzat?'
rune Ibarrak 'Zer dira idazkera, ortografia eta puntuazioa haurrentzat?' liburu elektronikoa argitaratu du. Umeek idazterakoan zer pentsatzen duten jakiteko ezinbesteko gida dugu. Ikerketa psikogenetiko, psikolinguistiko eta kognitiboak kontuan hartzeaz gain, Zarauzko eskola bateko haurren idazkiak aztertu behar izan ditu. Denbora asko eraman dio ebook-a prestatzeak, baina gustura egin duen lana dela dio, heziketa munduan dabiltzanentzat funtsezko tresna dela uste duelako.
-Zergatik erabaki zenuen gai hau jorratzea?
-Konstruktibistek idazkerari buruz duten ikuspuntua ikertu behar nuen tesirako. Euren ildoa ezagutzeko gauza pilo bat aztertu eta idatzi nuen, eta bururatu zitzaidan ideia ona zela eduki hori guztia liburu forman biltzea. Erabaki nuen bai idazkeraren psikogenesia bai ortografia eta puntuazioaren garapena aztertzen zituzten ikerketa asko euskarara itzuli eta hemengo umeen ilustrazioekin hobeto azaltzea.
-Gai izango zinateke hitz gutxitan azaltzen zer den idazkera, ortografia eta puntuazioa haurrentzat?
-Idazkera eraikuntza bat da eurentzat. Idazten den horrek arau batzuk ditu. Adibidez, ahotsaren tonua ez da idazten. Entzuten dugun hori idatzi egiten dela umeak kontura- tzen diren arte prozesu bat dago, eta prozesu hori bistan utzi zuten konstruktibistek. Hasieran, kontuan hartu behar da 'letra/soinua' harreman hori bereganatu behar dutela. Gero, gainerako arauak ikasten dituzte: testu bat esaldiz osatuta dagoela, hitzen arteko tarteak bereiztu, puntuak non jarri? prozesu horren guztiaren pausoak azaltzen dira liburuan.
-Zein adinarekin erlazionatzen dute entzuten dutena idazten dutenarekin?
-Adin zehatzik ez dago. Ume bakoitzak bere prozesua eramaten du. Gutxi gorabehera lehenengo mailarako harreman hori ulertu eta gure moduan idazten dute, baina hitzen arteko tarteak utzi gabe. Euren erara idazten dute oraindik.
-Idazkeraren bitartez ume baten egoera emozionala ezagutu daiteke.
-Bai. Ni orain dela hogei urte hasi nintzen idazkera eta marrazkien diagnostikoa lan- tzen. Grafologia tresnatzat hartuz ondorio ugari atera daitezke. Ergonomia ere kontuan hartu behar da. Hau da, idazterakoan har- tzen dugun jarrera, besoaren mugimendua? Idazkerak, zirriborroek eta marrazkiek informazio asko ematen dute. Horiei esker egoera afektiboa eta nortasuna ezagutu daiteke. Gero eta lagin gehiago edukita, are eta fidagarriagoa da diagnostikoa. Ikuspuntu oso polita da.
-Hasieran idatzi baino gehiago marraztu egiten dutela esan daiteke, ezta?
-Hobeto esanda, guk ez dugu ezberdintzen haurrek egindako zirriborroa idazki bat ala marrazki bat den, baina eurek oso argi dute. Guk ikusten duguna marrak dira, baina umeak oso ongi bereizten du idazten ala marrazten ari den. Testuinguruari begiratuz ala umeak esaten duena entzunda, jakin dezakegu zer egiten ari den. Hitz egiterakoan bezala. Hasieran guk ez dugu jakiten zer esaten duten. 'Ta' deitzen diote gauza bati eta nahiz eta guk ulertu ez, haurrek oso argi dute zer dioten. Idazkerarekin, gauza bera.
-Letrak idazteko aukeratzen duten koloreak eta neurriak edukiaren eragina izaten du?
-Bai, gauza txikiak letra txikiarekin idazten direla uste dute, eta alderantziz, gauza handiak letraz handiz. Koloreekin berdin. 'Tomate' hitza idazteko eskatzen diezu eta kolore gorriz idazten dute; edo 'zerua' hitza, urdinez. Beraz, hasieran ez dakite oso ondo zerekin lotzen den idazkera, zer den hor islatzen dena. Euren ideiak dituzte. Apurka-apurka konturatuko dira soinuarekin zerikusia daukala idazkerak. Ondoren, kontzeptu silabikoa bereganatuz joango dira, baina oraindik silaba bat idazteko, letra bakarra erabiliko dute. Azkenik modu alfabetikoan idatziko dute, letra bat soinuko.
-Zarauzko eskola bateko umeen marrazkiekin lan egin duzu. Zelakoa izan da esperientzia?
-Oso interesgarria izan da irakasleekin batera lan egitea, idazteko prozesuan dauden ikasletxoen lanak eskatu eta kuxkuxeatzea? Maila bakoitzeko laginak jaso ditut.
-Haur ezkerrei txikitatik idazteko jarrera egoki bat hartzen irakatsi beharko genieke? Postura ezinezkoak hartzen dituzte batzuk?
-Bai. Eskuinarekin idazten dugunok, gure gorputzarekiko, kanporantz mugitzen dugu eskua. Ezkerrek, aldiz, barrurantz egiten dute prozesu hori. Oztopoetako bat idazten dutena eskua berarekin estali egiten dutela izaten da, eta hori ez gertatzeko eskua gorago jartzen dute. Ondorioz eskumuturreko arazoak eta minak izan ditzakete.
-Zein neurritan sartu gaitezke umeen kaligrafia zuzentzen, euren estilo propioa mugatu barik?
-Badaude neurri estandar batzuk. Margen zabalak dira, eta margen horien barnean idatzi beharko genuke idazkera harmoniko bat lortzeko. Parametro batzuk landu daitezke idazkera ulerterraza edukitzeko.
-Bi idazkera berdin edo antzekoak aurkitzea zaila al da?
-Ez daude bi idazkera berdinak. Antzekoak badaude, baina beti aurkitu daiteke ezberdintasunen bat, nahiz eta txikia izan, presioan, erregulartasunean... Izaera berdinak ez diren moduan, idazkerak ez dira berdinak.
-Zein da presioaren esanahia?
-Tenperamentuarekin lotura zuzena dauka presioak. Norberaren indarrarekin. Energia maila handia daukatenek edota ozenki hitz egiten dutenek, segur aski, presio handia egingo dute idazterakoan. Bestalde, energia baxua edota osasun arazoak sumatu daitezke, letren haustura eta dardaretan batez ere.
-Irakasleentzat lagungarri izan daiteke zure liburu hau. Gurasoentzat baita ere?
-Hezitzaileengan pentsatuz argitaratu dut eta gurasoak ere barne daude, jakina.
-Gurasoek ba al daukate seme-alaben idazkeran erreparatzeko denborarik?
-Zaila da, baina eduki beharko lukete.
-Zure kasuan, zure ume txikiek zer pentsa- tzen duten jakiteko balio izan dizu esperien- tzia honek?
-Bai, niretzat oso lagungarria izan da zein prozesutan dauden ulertzea. Nire hiru urteko alabarekin grafia landu dut, eta letrak ulergarri egiten ditu behintzat!
1- Prisionero en el cielo . Carlos Ruiz Zafón. Planeta
2- El jardín olvidado. Kate Morton. Suma de letras
3- El temor de un hombre sabio. Patrick Rothfuss. Plaza&Janés
4- El puente de los asesinos. Arturo Pérez-Reverte. Alfaguara
5- Libertad. Jonathan Franzen. Salamandra
6- El imperio eres tú. Javier Moro. Planeta
7- Los asesinos del emperador. Santiago Posteguillo. Planeta
8- Tiempo de Arena. Inma Chacón. Planeta
9- Los enamoramientos. Javier Marías. Alfaguara
10- La brecha. Toti Martínez de Lezea. Maeva
1- Viaje al optimismo. Eduardo Punset. Destino
2- Steve Jobs. La biografía. Walter Isaacson. Debate
3- La comida de la familia . Ferrán Adrià. RBA
4- El precio del trono .Pilar Urbano. Planeta
5- Yo, Cayetana. Cayetana Stuart Silva. Espasa
6- ETA. Las claves de la paz. J. Eguiguren y L.R. Aizpeolea. Aguilar
7- La soledad de la Reina. Pilar Eyre. La Esfera
8- El vasco que no comía demasiado. Oscar Terol. Aguilar
9- Viñetas para una crisis. El Roto. Mondadori
10- Toma un café contigo mismo. Walter Dresel. Planeta
1- Moroak gara behelaino artean? .Joseba Sarrionaindia. Pamiela
2- Ur arreak, ur garbiak. Joan Mari Irigoien. Elkar.
3- Kartzelako poemak.. Joseba Sarrionaindia. Susa.
1- Azken garaipena. Zaldua eta J. Ribas. Ikastolen Elkartea
2- Euskadi bihotzean. Jose Antonio Ardanza. Txertoa.
3- Mambo Poa 3. Hainbat Egile. Maria Carmen Echaniz Moulian.
© EL CORREO DIGITAL,
S.L., Sociedad Unipersonal
Domicilio c/ Pintor Losada, 7 (48004) Bilbao
Inscrita en el RM de Vizcaya: Diario 229, Asiento 159, Tomo 3823, Libro
0, Folio 200, Sección 8, Hoja
BI-26064 C.I.F.: B-95050357
Reservados todos los derechos. Queda prohibida la reproducción, distribución,
comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos
de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y
escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción
y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa
con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos,
a la que se manifiesta oposición expresa.
Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Mapa Web | Master El Correo