gaiak

Histerikoak

:: FELIPE JUARISTI.

Histerikoak iritsi dira, edo, beharbada, sekula ez dira joan, histeriko historikoak alegia. Joan gabe hemen dira, beren histeria hedatzen, sarea balitz bezala. Izan ere, ez dago ezer kutsagarriagorik histeriko peto-peto baten histeria baino. Landareek ere azkenik jasaten dute halako egoerarik, eta gaixotzen dira, oso delikatuak baitira. Eta zer esanik ez txori histerikoei buruz; ahantzi egin zaie hegan egiten.

Histeria gaitz klase bat da, askok aztertua eta ikusia. Gaitz gisa, esan dezakegu, sekretu gutxi gordetzen du, baina beharbada gaitzaren azpildura guztiak ez dira azaleko ñabardurak bezain ezagunak. Izanik gaitz literarioa, ez da harritzekoa idazle jendeak erabili izana testuetan, alegia eleberri, ipuin eta poemetan. Idazlea, oro har, histeriko samarra izan ohi da, eta, seguru asko, histerismo pittin hori gabe ez litzateke den bezalako idazle izango. Histeriak laino modukoa zabaltzen du idazlearen burmuinetan eta, zigortu beharrean, babestu egiten du, eta sortzera bultzatu. Kanpotik begiratuta saritzeko modu hori, alegia sorkuntza beste ezer baino gehiago nabarmenduz, sufritzeko modua ere bada. Baina nork uka lezake sorkuntza sufrikario modu bat ez denik? Negarrez sortzen gara; eta negarrez bizi ere bai, askotan. Negarrez ez gara hiltzen. Baina ez gara beti lasai eta bakean hilko.

Ez da, ordea, kanpotik idazlea ezagutzen, haren irudia baino. Eta irudiei dagokienez, gaitz gutxi histeria bezain eraginkorrak. Ez naiz hasiko hemen idazleen maniak azpikoz gora jartzen. Denetik dago. Biografiak irakur-tzea besterik ez dago. Bestelako jende-klaseen artean ere ikusgarri egiten hasi da histerismoa.

Gure artean oso modako jarri da histeria iragan jalea.

Histerikoa exijentea da, bere buruarekin baino besteenekin gehiago. Eta historiagile batek historiari eskatzen ez diona eskatzen dio histerikoak: iragana ez gertatu izana. Iragana ezabatzea, alde eta aldi guztietatik, eska-tzen dio histerikoak historiari. Dio, karga literario handia onartuz, iragana ez dela iragan, haren izaera ez-izatea dela: ez lukeela existitu behar. Iragana traba zaio, oraina zaion bezala. Horregatik nahi du lehenbailehen joan dadin, iragana bezala urrutira, eta irits dadin benetako aldia: geroa bere etorkizun kargarekin.

Denbora ezaba dezaten eskatzen du; eta denbora ezabatzea eskatzen duenak bizitza imajinarioa ere ezabatzea eskatzen du; eta, horrekin batera, halakorik aitortzen ez bada ere, bizitza konpletoa. Iraganeko irudiak kendu nahi ditu histerikoak, traba egiten diotelako. Nahiago luke, iraganaren ordez, etorkizuna baino ez balego. Irudimenean noski. Etorkizuna etortzeko baitago; eta ez da. Iragana bada, oroimenaren irudimenean.

Denboraren ukazio hori identitatearen ukazioa da. Denbora puskaz eginak baitira gure bazterrak, ahanzturaren lanbroak estaltzen ez dituenean. Historia ere denbora hutsa da, eta gizaki puskaz osatu dute. Histerikoa, ordea, bere histeriak bizi du, eta ez bere historiak. Baina historiari eskatzen dio iraganaren ezabaketa, eta eskaera hori aurkezten dio gizarteari dohain eta emaitza natural gisa. Jainko moduan jokatu nahi du, Jainko bihotz-gogor eta gupidagabe moduan. Geroa eraiki nahi du, garbi eta distiratsu, iraganeko akatsik gabe. Bere burua engainatzen duela pentsa genezake. Eta egia esan, histerikoak bere buruari gezur esateko joera du. Baina, horrexegatik hain zuzen, ezin du gizarteak halako iruzurrik onartu. Iragana iragan baita; histerikoak bestelakorik esan ala ez.

Histerikoak denbora aldatu nahi du, iraganaz beste egin, eta geroan bere burua finkatu. Geroa baitu amu; geroa, paradisu; geroa, gozategi. Esperantza du arma leial: beste guztien esperantza esan nahi da. Eta esperantza horri bazka ematen zaion bitartean, irudien bidez, etorkizuna gizentzen da. Hona hemen paradoxa. Zenbat eta etorkizun gehiago, orduan eta iragan eta orain gutxiago. Esperantza ahituz gero, iragana azaltzen da bere indarrean, itsasontzi beltz bat laino artetik sortuz bezala. Beraz, komenigarri zaio histerikoari esperantza ez dadin ezaba. Eta lan egiten du esperantza mimatuz. Histerikoa, alde horretatik begiratuta, paradoxa zale da: absurdua du maite. Iraganik gabe ez baitago ez gerorik, ezta etorkizunik ere. Halakorik ez du baieztatuko histerikoak, bere histeriak ez baitio argi eta garbi hitz egiten uzten.

Histeriko iragan-ezabatzaileari buruz esan daiteke Francis Baconek esan zuena bera: mesianismoa histerismo klase bat da.

Buscador de libros

Los libros más vendidos

Castellano
Ficción

1- Esta noche dime que me quieres. Federico Moccia. Planeta

2- Prisionero en el cielo . Carlos Ruiz Zafón. Planeta

3- El jardín olvidado. Kate Morton. Suma de letras

4- El temor de un hombre sabio. Patrick Rothfuss. Plaza&Janés

5- El imperio eres tú. Javier Moro. Planeta

6- La palabra se hizo carne. Donna Leon. Seix Barral

7- Años lentos. Fernando Aramburu. Tusquets

8- El temblor del héroe. Álvaro Pombo. Destino

9- Diario de invierno. Paul Auster. Anagrama

10- La sonrisa de las mujeres. Nicolás Barreu. Espasa

No ficción

1- Viaje al optimismo. Eduardo Punset. Destino

2- La soledad de la Reina. Pilar Eyre. La Esfera

3- ¡Vamos!. Arantxa Sánchez Vicario. La Esfera

4- El precio del trono .Pilar Urbano. Planeta

5- Ahora yo. Mario Alonso Puig. Plataforma

6- Gente tóxica. Bernardo Stamateas. Vergara

7- Todos los niños pueden ser Einstein. Fernando Alberca. El Toro Mítico

8- Los desafíos de la memoria. Joshua Foer. Seix Barral

9- Saber cocinar postres. Mariló Montero. Temas de Hoy

10- Por ti lo haría mil veces. Isabel Sartorius. Martínez Roca

Euskera
Ficción

1- Artzapezpikuaren besita. Adam Bodor/ Unai Elorriaga. Elkar

2- Lasterka. Jean Echenoz. Meettok

No ficción

1- Garrako gerrak Oñatin. Gogoratu Guran Taldea. Intxorta

2- 1512 Nafarroaren konkistak. VV. AA. Txertoa-Abarka

Vocento