:: ARANTZA URRETABIZKAIA.
Udako egunotan plan bat jarri dute abian gobernatzen gaituzten erakundeek baserrietan bizi direnen segurtasuna sustatu nahirik. An- tza denez, gero eta maizago gertatzen dira lapurretak herrietatik kanpo bizi direnen etxeetan, baserri nahiz txalet.
Segurtasunik eza izan daiteke aurrerabidearen truke ordaindu behar dugun preziorik handiena, hirian nahiz mendian. Baina esaldiaren bi puntuak aintzat hartu behar dira, aurrerabidea eta segurantzarik eza.
Nik txikitan ezagutu nituen baserrietan ez zen apenas lapurretarik gertatzen. Edo hori esaten dit memoriak. Nik duela mende erdi ezagutu nituen baserritarrak, gure familiakoak eta haien ingurukoak, ez ziren lapurren beldur, ez zuten arrisku horri buruz gauza handirik esaten. Besteak beste, baserri haietan ez zegoelako zer lapurtu.
Nik txikitan ezagutu nituen baserriak pobreak ziren, are hirian pobreziatik hurbil geundenontzat ere. Pobreak eta atzeratuak. Ez zuten komunik eta urak bi iturri zituen, bata sukaldean eta bestea ukuiluan. Ez zuten autorik ez txirrindurik. Han lapur zitekeen gauza bakarra sukaldeko irrati zaharra zen, etxea bera sarritan ez baitzen baserritarrena.
Irratia eta jakiak, eta horixe lapurtzen zuten baserri haietan, oiloren bat, ukuilu ondoan zeuden txorizo eta urdaiak edo ganbarako sagar eta patatak. Horixe lapurtzen zuten baserritarrak bezalaxe etxez etxe oinez mugitzen ziren lapur haiek.
Gaur, berriz, inork ez du uste baserritarrak pobreak direnik. Eta guztiok dakiguna, lapurrek ere badakite, bertakoek eta kanpotik etorritakoek. Horregatik egiten diete eraso baserriei, babes gutxiago dutelako eta bertan zer lapurtu badagoela jakin badakitelako. Are gehiago, baserri askotan hiriko etxeetan baino zer lapurtu gehiago dagoela pentsa- tzen dutelako.
Gauzak horrela eta hirietako segurtasun eskaerak zalaparta gehiago egiten badu ere, ondo egiten dute agintariek baserrien segurtasuna sustatzen saiatzen direnean. Modu horretan saihestuko dugu auto-defentsaren arriskua, justizia gizabanakoaren esku uzten duen defentsa modu gaizto hori.
1- Esta noche dime que me quieres. Federico Moccia. Planeta
2- Prisionero en el cielo . Carlos Ruiz Zafón. Planeta
3- El jardín olvidado. Kate Morton. Suma de letras
4- El temor de un hombre sabio. Patrick Rothfuss. Plaza&Janés
5- El imperio eres tú. Javier Moro. Planeta
6- La palabra se hizo carne. Donna Leon. Seix Barral
7- Años lentos. Fernando Aramburu. Tusquets
8- El temblor del héroe. Álvaro Pombo. Destino
9- Diario de invierno. Paul Auster. Anagrama
10- La sonrisa de las mujeres. Nicolás Barreu. Espasa
1- Viaje al optimismo. Eduardo Punset. Destino
2- La soledad de la Reina. Pilar Eyre. La Esfera
3- ¡Vamos!. Arantxa Sánchez Vicario. La Esfera
4- El precio del trono .Pilar Urbano. Planeta
5- Ahora yo. Mario Alonso Puig. Plataforma
6- Gente tóxica. Bernardo Stamateas. Vergara
7- Todos los niños pueden ser Einstein. Fernando Alberca. El Toro Mítico
8- Los desafíos de la memoria. Joshua Foer. Seix Barral
9- Saber cocinar postres. Mariló Montero. Temas de Hoy
10- Por ti lo haría mil veces. Isabel Sartorius. Martínez Roca
1- Artzapezpikuaren besita. Adam Bodor/ Unai Elorriaga. Elkar
2- Lasterka. Jean Echenoz. Meettok
1- Garrako gerrak Oñatin. Gogoratu Guran Taldea. Intxorta
2- 1512 Nafarroaren konkistak. VV. AA. Txertoa-Abarka
© EL CORREO DIGITAL,
S.L., Sociedad Unipersonal
Domicilio c/ Pintor Losada, 7 (48004) Bilbao
Inscrita en el RM de Vizcaya: Diario 229, Asiento 159, Tomo 3823, Libro
0, Folio 200, Sección 8, Hoja
BI-26064 C.I.F.: B-95050357
Reservados todos los derechos. Queda prohibida la reproducción, distribución,
comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos
de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y
escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción
y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa
con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos,
a la que se manifiesta oposición expresa.
Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Mapa Web | Master El Correo