gaiak

Medellingo liburutegiak

:: KIRMEN URIBE.

Ez da erraza lau mila lagun poesia emanaldi batera biltzea. Ez da erraza lau mila lagun horiek zazpi ordu luzez mundu zabaleko poetak en- tzunez irautea. Sekula ezagutu dudan errezitalik luzeena izan da Medellingo hura, laurogei olerkari poema bina irakurtzen. Hala ere, ez dirudi entzuleak aspertu egiten direnik. Jendeak oihu egiten du, metafora onei txistu egiten die, ezusteko bukaerekin garrasi. Horrelakoxea izan zen Medellingo Nazioarteko Poesia Jaialdiaren itxiera. Hamar egunez bildu gintuzten bertara antolatzaileek, egunero-egunero irakurketa bat, egunero-egunero lagun ditugun idazleak aldatuz. Sekula ere ez talde bera, sekula ere ez bakarkako emanaldirik. Lauzpabost poeta beti taula gainean. Bakoitza bere hizkun- tzan irakurtzen eta irakurle bat alboan, itzulpenak ahots gora botatzen.

Jaialdia duela hogeita bat urte jaio zen, narkotrafikanteek eta paramilitarrek hiria bonbardatzen zuten garairik gordinenean. Hain zuzen ere, bonba batek plaza batean sortutako hobian izan zen lehenengo emanaldia. Gutxika-gutxika, poesiaren lekua handituz joan da hirian eta indarkeriarena txikituz. Hiriko poesia festibala izatetik nazioarteko izatera igaro da.

Medellin liburutegiz josita dago. Mendi magalak etxez josita daude. Adreiluzko etxeak kale mehar eta bihurrietan. Ordenarik gabe. Goialdeko auzoetan ere liburutegiak daude. Lehenengo emanaldia Santo Domingo auzoan egitea egokitu zaigu. Halako batean iritsi gara maldan gora ezker eskuin eginda. Igandea da eta auzoko kaleak mukuru beteak daude. Jende behartsua da baina arreta pizten du haien dotoreziak. Hiru lau oihal soinean, baina dotore eta garbi. Liburutegian familiak entzule, umeak gehienak. Ohituta daude. Txalotu egin gaituzte. Gero, metro kablez itzuli gara. Metroa lur azpitik egiterik ez zegoenez zerutik egitea otu zi-tzaien udal agintariei. Eski estazioetan egoten diren antzeko kapsula batzuetan egin dugu jaitsiera. Gailua ez da egundo geldi- tzen. Ateak zabaltzen dituzte eta norbera igo behar da abiada batean. Goitik ikusi dugu hiria. Terrazetan eskuz pintatutako iragarkiak eta neska-mutilak eguzkia hartzen.

Gosaria da idazleekin hitz egiteko garairik onena. Indiako idazle batekin gosaldu dut. Kexu da ingelesez idazten duten Indiako idazleekin. Naipaul eta Roy aipatzen ditu. Bere buruari galdetzen dio zergatik ez duten idazten Indiako hizkuntza batean. Ingelesa eta hindiaz gain hogei hizkuntza ofizial daude bertan. Esaten du idazle horiek ez dutela gaur egungo India ezagutzen, ez direla bertan bizi erbesteko herrialdeetan baino, Erresuma Batuan ala Estatu Batuetan. Behin, Naipaulek esan omen zuen Indiara egindako bisita batean: «Gorroto dut India». Nola esan dezake hori herrialde horrek egin badu famako, nola Indiagatik eman diote eta Nobel saria. Horiexek idazle indiarraren gogoetak. Bera utzi eta gelara bueltatzean pentsatu dut beharbada badagoela idazle kopuru bat munduan biraka dabilena. Nonbaitetik datoz baina ez dira inongoak. Globalak dira. Hizkuntza gehienetara itzultzen dituzte eta hara eta hona dabiltza hitzaldiak emanez. Beharbada arrazoi du indiarrak ahaztu egin dutela nondik datozen. Kontua eduki behar da horrekin, pentsatu dut neure bostean. Nondik datorren ahaztu duen idazleak nekez du gauza onik idazten. Nekez izango da zoriontsu.

Idazle palestinarrarekin gosaldu dut beste batean. Taula gainean, mahai berean jarri dituzte bera eta israeldarra baina berak ez du eseri nahi izan, nahiz eta bata bestearen atzetik irakurri. «Agindua dugu elkarrekin jendaurrean ez agertzeko», esan dit. Halaxe agintzen digute gobernuek. Gizon lasaia da palestinarra, zauriak izan arren ez du minetik hitz egiten. Gauez, hotelaren babesean, elkarrekin hitz egiten eta dantzan ikusi ditut bi-biak. Ezer gertatu ez balitz bezala, dena gertatu balitz bezala. Ketxuaz idazten duen idazlea bildu zaigu gosaltzen gauden mahaira. «Atzo aipatu zenuen zortziehun mila zaretela euskal hiztunak» esan dit. «Pentsatuko duzu gutxi dela hori, txikiak zaretela, baina milioi bat indigena baino ez gara gu eta beraz, euskaldunak ez zarete hain gutxi». Gutxi ala asko, txikia ala handia, ondoan duzunaren araberakoa da beti. Eta hizkun- tzaren arriskuaren araberakoa. Islandiako idazleari galdetu bestela. Hirurehun mila baino ez dira baina ez dira beldurrez min- tzo. Han, poetek, herrialderik handienetan bezainbat saltzen dute, hirurehun ale.

Hirurehun ale eta lau mila ikusle itxiera errezitalean. Zergatik izango den hori galdetu diot neure buruari. Handik gutxira, neskato bat hurbildu zait fotokopiatutako olerki batekin. Harriduraz konturatu naiz olerkia neurea dela. Sinadura eskatu dit irribarre batekin. Sinatu egin diot, beste irribarre batekin.

Buscador de libros

Los libros más vendidos

Castellano
Ficción

1- Esta noche dime que me quieres. Federico Moccia. Planeta

2- Prisionero en el cielo . Carlos Ruiz Zafón. Planeta

3- El jardín olvidado. Kate Morton. Suma de letras

4- El temor de un hombre sabio. Patrick Rothfuss. Plaza&Janés

5- El imperio eres tú. Javier Moro. Planeta

6- La palabra se hizo carne. Donna Leon. Seix Barral

7- Años lentos. Fernando Aramburu. Tusquets

8- El temblor del héroe. Álvaro Pombo. Destino

9- Diario de invierno. Paul Auster. Anagrama

10- La sonrisa de las mujeres. Nicolás Barreu. Espasa

No ficción

1- Viaje al optimismo. Eduardo Punset. Destino

2- La soledad de la Reina. Pilar Eyre. La Esfera

3- ¡Vamos!. Arantxa Sánchez Vicario. La Esfera

4- El precio del trono .Pilar Urbano. Planeta

5- Ahora yo. Mario Alonso Puig. Plataforma

6- Gente tóxica. Bernardo Stamateas. Vergara

7- Todos los niños pueden ser Einstein. Fernando Alberca. El Toro Mítico

8- Los desafíos de la memoria. Joshua Foer. Seix Barral

9- Saber cocinar postres. Mariló Montero. Temas de Hoy

10- Por ti lo haría mil veces. Isabel Sartorius. Martínez Roca

Euskera
Ficción

1- Artzapezpikuaren besita. Adam Bodor/ Unai Elorriaga. Elkar

2- Lasterka. Jean Echenoz. Meettok

No ficción

1- Garrako gerrak Oñatin. Gogoratu Guran Taldea. Intxorta

2- 1512 Nafarroaren konkistak. VV. AA. Txertoa-Abarka

Vocento