gaiak

Udako azken txanpan sartua

Opor aldiko gertaera garrantzitsuenak gogora ekartzeko unea iritsi da eta hau da gure laburpena

:: IRAITZ URKULO.

Udak amaierara jo- tzen duen honetan, beste urte batez opor ondoko sindromea gainean dugularik ia, pixkanaka-pixkanaka eguneroko bizitzari berriz erritmoa hartzea tokatzen zaigu. Baina betiko giroan murgildu baino lehen, har ditzagun lerro batzuk begirada azken aldiz atzera bota eta, 2011ko udan bizi izandako momentu gogoangarrienetan barrena, nostalgiaz beteriko ibilbide azkar bat egiteko.

Musika

Gauza jakina da urtaro honek aisialdirako eskaintza zabaltzea dakarrela, horren adibide paregabe dira euskal udaletxeek eta bestelako erakundeek urtero antolatzen dituzten estilo guztietako musika jaialdiak: Azkena Rock, Donostiako eta Hondarribiko Jazzaldia? Bilboko 'BBK Live Festival', denetan gazteena bada ere, denborarekin prestigioan gora doan musika jaialdia da, ez bakarrik Kobetamendiko zelaiak jendez gainezka jar- tzen dituelako, baizik eta eszenatokira igotzen diren taldeen kalitateak urtetik urtera hobera egin duelako nabarmen. Aurten, esaterako, Goldplay, 30 Seconds To Mars edota Kaiser Chiefs bezalako taldeez gozatu ahal izan zuten uztailaren 8 eta 10 bitartean hara hurbildu ziren ehun mila pertsonek. Absentzia bakarra, Amy Winehouseren ahots menderakaitza, mito bihurtzeko bidean. Egun batzuk geroago itzali zitzaigun betiko.

Telebista

Udak giro eguzkitsu atsegina eta tenperatura altuak dakartzala uste izaten den arren, aurten euri-zaparradekin nahiz tximista eta trumoiekin ohi baino gehiago borrokatu behar izan dugu. Eguraldi nahasiak eta ekai- tzaren mehatxuak aldez aurretiko planak bertan behera uztera behartu gaituzte maiz. Arratsalde-gaua etxetik irten barik eduki gaitu eguraldiak eta telebista aurrean ordu pila igarotzera bultzatu gaitu. Egoera klimatologikoa aitzakia izan ala ez, telebista gure egunetako entretenimendu-iturri nagusia denik ezin da ukatu. Estatistiken arabera, euskaldunok 'reality' formatuko telesaioen jarraitzaile sutsuak omen gara.

Hori egiazki hala bada, ez ziren gutxi izango Rosa Benito 'Supervivientes'eko garaipena eskuratzen eta Jorge Javier Vázquez aurkezlearen eskutik hirurehun mila euroko txekea jasotzen ikusi zuten euskaldunak, eta, horrenbestez, Telecinco %40ko audientzia-piku historikora irits zedin lagunduko zutenak. Gainerakoan, jada ohituta gaudenez, prentsa arrosak ez digu deskantsurik eman, pantaila txikian orduak eta orduak bete baitituzte Aida Nízarren eta bere senideen inguruko polemikek, Belen Estebanen eta Fran senarraren arteko enegarren banatze-simulakroak eta Mohedano familiaren gatazka ugariek? gogaikarri gertatzeraino eztabaidatu diren gaietako ba- tzuk baino ez aipatzearren.

Kirolak

Oporrak iritsita, kirolak erdiguneko tokia hartzen du, gehienok hura praktikatzen baino gehiago, ikusle bezala gozatzen badugu ere. Uztailean, adibidez, Euskaltel Euskadi txirrindularitza-taldearen jarraitzaileek ilusioa berreskuratu zuten Samuel Sánchez-ek Frantziako Tourrean egindako paper bikaina ikusita, bereziki Pirinioetako mendi-etapa gogorretan lasterketa-buruan onenekin borroka bizian ari zelarik.

Itsas kirol nagusiari dagokionez, aurten ere herri askotako afizionatuak hurbildu dira TKEk antolaturiko estropadez gozatzera, herriz herri beraien traineruari jarraituz eta olatu artean aurrera egiteko arraunlari-taldeak batera emandako palada bakoitza txalotuz. Gorabeherez beteriko denboraldia izan da, sailkapen orokorreko postuak eta lehiaketa albo batera utzirik, estropada-eremutik kanpoko gai korapilatsu eta arras itsusiek gogor astindu dutelako arraunketaren mundua. Bermeoko taldea, aurreko urteetan eskainitako erakustaldiak ahaztuta nonbait, zinez saiatu arren, lehiari erritmoa hartu ezinik ibili da, eta horretan baliteke Jose Luis Kortak, Sestaoko traineruaren indarberritzearen eragilerik handienak, ETBko kamera aurrean jaurtikitako 'doping' salaketak zerikusia izatea. Ligan paper duina eta, hortaz, azken jardunaldietan kategoria galtzeko arriskutik libratzeko borrokatu behar izan ez duten klubek, hau da, Orio eta Camargo kenduta gainerako guztiek, bitartean, abuztu amaieratik forma-puntu gorenari eusten ahalegindu dira, gogoa denboraldia ixten duen Kontxako Bandera prestigiotsuan jarrita. Urdaibaik eraman du Donostiako 'trapua' azkenean, uda osoan egin ez duen erakustaldia bi saioetan eginda.

80ko eta 90eko hamarkadetan, etxebizitzen merkatuaren 'boom'ak eta ekonomiaren egoera osasuntsuak bat eginik, milaka bizkaitar familiak beraien lurraldetik kanpo bigarren etxe bat erosteko aukera aprobetxatu nahi izan zuten. Argi dago gaur itotzen gaituen krisiak eztanda egin edota bankuek hipotekaren interesak era beldurgarrian igo baino lehenago garaiak zirela haiek, pasa den mendeko kontuak jadanik, egungo ikuspegitik hain urrunak iruditzen zaizkigunak. Bizkaiarekiko gertutasuna dela eta, gehienek Kantabriako kostaldeko herriak hautatu zituzten, Noja, Laredo edo Castro bezalakoak, Kantauriar itsasoaz eta hondartzan eguzkiaz gozatzeko leku aproposak zirelako hain zuzen. Ordutik, eguraldi ona iristean auzoko probintziara mugitzen diren bizkaitarren kopurua hazi egin da nabarmenki. Castro Urdialesek, adibidez, biztanleria bikoiztu egiten du urtero uztail-abuztuko hilabeteetan, eta bat-batean 30.000tik 60.000 pertsona inguru izatera igarotzen da.

Marijaia

Urtero bezala, Gasteiz eta Donostiako jaiei testigua hartuta, Marijaiaren txanda dator. Abuztuaren 20an zuzendu zitzaien Kirmen Uribe idazlea, pregoilari lanetan karguari dagokion janzki horia jantzita, Arriaga Antzokiko plazan 35 graduko giro itogarria jasaten ari ziren bilbotarrei, bedera-tzi eguneko atsedenik gabeko jaiari hasiera emanez.

Aste hasierako emakume baten hilketak edota azken egunetan gertatutako eraso homofoboek ez zuten jaia iluntzea lortu. Jende mordoa hurbildu zen, besteak beste, Dani Martin, Ken Zazpi edo Melendiren kontzertuetara. Era berean, bilbotarrek aurten ere ez dute txosnaz txosnako gau-ibilbidea barkatu. Etxebarria parkean barraketako giro alai urdurian murgiltzea eta jarraian ondoko zelaietan eserita su artifizialen ikuskizun koloretsuaz gozatzea tradizio bihurtu da. Zezenketak, antzerkia? aisialdirako eskaintza izanik, jaietan ondo pasatzeko aukera anitz egon dira.

Buscador de libros

Los libros más vendidos

Castellano
Ficción

1- Esta noche dime que me quieres. Federico Moccia. Planeta

2- Prisionero en el cielo . Carlos Ruiz Zafón. Planeta

3- El jardín olvidado. Kate Morton. Suma de letras

4- El temor de un hombre sabio. Patrick Rothfuss. Plaza&Janés

5- El imperio eres tú. Javier Moro. Planeta

6- La palabra se hizo carne. Donna Leon. Seix Barral

7- Años lentos. Fernando Aramburu. Tusquets

8- El temblor del héroe. Álvaro Pombo. Destino

9- Diario de invierno. Paul Auster. Anagrama

10- La sonrisa de las mujeres. Nicolás Barreu. Espasa

No ficción

1- Viaje al optimismo. Eduardo Punset. Destino

2- La soledad de la Reina. Pilar Eyre. La Esfera

3- ¡Vamos!. Arantxa Sánchez Vicario. La Esfera

4- El precio del trono .Pilar Urbano. Planeta

5- Ahora yo. Mario Alonso Puig. Plataforma

6- Gente tóxica. Bernardo Stamateas. Vergara

7- Todos los niños pueden ser Einstein. Fernando Alberca. El Toro Mítico

8- Los desafíos de la memoria. Joshua Foer. Seix Barral

9- Saber cocinar postres. Mariló Montero. Temas de Hoy

10- Por ti lo haría mil veces. Isabel Sartorius. Martínez Roca

Euskera
Ficción

1- Artzapezpikuaren besita. Adam Bodor/ Unai Elorriaga. Elkar

2- Lasterka. Jean Echenoz. Meettok

No ficción

1- Garrako gerrak Oñatin. Gogoratu Guran Taldea. Intxorta

2- 1512 Nafarroaren konkistak. VV. AA. Txertoa-Abarka

Vocento