Euskal Herriko Unibertsitateak, Úbiqa enpresarekin batera, Leioako Campusa hobeki ezagutzeko doakoa den programa bat kaleratu du
:: PERU S. GAMARRA.
Ikasleak, unibertsitatera doazenean, eskola orduetara joaten dira eta hortik etxera doaz. Hor bukatzen da askorentzako unibertsitatearen funtzioa. Guk Leioako Campusari beste erabilera bat ematea proposatu dugu teknologia berriak erabiliz». Hauek Jose Luis Ronceroren hitzak dira, Úbiqa enpresako produkzioko arduradunarenak. Enpresa honek, EHU-rekin batera, smartphone delakoekin erabili daitekeen aplikazio bat sortu du unibertsitatea hobeki ezagutzeko. Honetarako, ikasleen ideiak kontutan hartuz, bost ibilbide planteatu dira Campusean barrena. Guztiak dira ezberdinak elkarren artean. Batzuk jolasak dira, besteak asmatutako istorioak, baina denek dute xede berdina: Leioako Campusari bestelako ukitu bat ematea. Ezberdina den zerbait planteatzea. Eta gainera, ikasleen ikuspuntua hasieratik erabiltzea. Territorios-ek Úbiqa enpresako Jose Luis Roncerorekin hitz egiteko aukera izan du, eta programa honen nondik norako guztiak azaldu dizkigu.
«Gure ideia da Leioako Campusak izan ditzakeen ikuspuntu ezberdinak publikoari helaraztea. Ikasleekin batera bost ibilbide aukeratu ditugu eta, honi esker, jendeak gehiago ezagutuko du Campusa». Baina nondik etorri zen ideia? «Bizbak etorri zitzaigun laguntza eskean. Beraiek proposatu ziguten proiektu hau eta guk eraman genuen dena aurrera. Ideia zen unibertsitatea hobeki ezagutzea, ikasleei eta ikasleak ez direnei berria den zerbait proposatzea. Honetarako, ibilbide batzuk egitea pentsatu genuen eta iPhone-k eta Android-ek eskaintzen dituzten plataformak erabiliz programa berri bat sortu dugu. Honela, telefono hauek dituen edonork aplikazio hau erabili ahalko du», azaltzen digu produkzioko enkargatuak. Erabili ahal izateko 7scenes programa jaitsi beharko dugu. Hau egindakoan, unibertsitatean puntu batzuk egongo dira markatuta (GPS-ak esango digu non) eta puntu bakoitzak informazioa eskainiko digu.
Jose Luis-ek ibilbide hauek nola eta nork egin zituen azaltzen digu: «Garrantzitsua da esatea beraiek izan direla proiektuko parte inportante bat. Nork ezagutzen du unibertsitatea beraiek baino hobeto? Ezinbestekoa iruditu zitzaigun beraiek proiektu barruan sartzea. Eskaini zituzten ideiak oso onak izan ziren nahiz eta denbora mugatua izan zuten». Úbiqa-k deialdi bat egin zuen EHU-n ikasleek beraien ideiak aurkeztu zitzaten. 18 bat hurbildu ziren bertara proposamenez beteta. «Guk ikasle hauek 5 talde ezberdinetan sartu genituen. 5 talde eta, beraz, 5 ibilbide. Beraiek egin zuten guztia hasieratik. Gure lana plataformak nola funtzionatzen zuen erakustea izan zen. Honetarako, taller batzuk antolatu genituen hiru egunez informazioa eskaintzeko helburuarekin. Hau bukatutakoan argazkiak, eta ikasleek dena ezagutu zutenean, bideoak eta testuak gordetzen hasi ziren ibilbideak pixkanaka definituz», dio Roncerok.
Beraz, telefonoa eskuan hartuta, ibilbideak ezagutzea da geratzen zaiguna. Oso ezberdinak dira elkarren artean, egia esan. Lehena 'Txoko izkutuak' izenekoa da. Izenak dioen bezala, ibilbide honek unibertsitatean normalean ezagutzen ez diren tokiak agerian uzten dizkigu. Ezinbestekoa izango da hau egitea Campusa behar bezala ezagutu nahi izanez gero. Bigarrena 'Denbora Makina' izango litzateke. Proposamen honek bidaia bat eskaintzen digu denboran zehar, unibertsitateko historia gehiago ezagutzeko helburuarekin. Hirugarrena fikziozko kontakizun bat da. Amaia izeneko neskatxa bat da protagonista, eta kondairak dionez, 70. hamarkadan desagertu omen zen Leioako Campusean. Oraingoz entzuten da bere ahotsa EHU-ko korridoreetan eta ikasleak izuturik daude. Asmatutako kontakizun bat da baina dudarik gabe oso dibertigarria. Laugarrenak segurtasun kamarekin du zerikusia. Ikasleek kamera hauek non dauden azaltzen digute, unibertsitatean zehar ibilbide bat proposatuz. Montse Pozok ikasleak laugarren honetan hartu du parte. Arte Ederretako ikasketak burutzen hari da momentu honetan. Berak azaltzen duenez, «Ikus-entzunezko irakasleak proiektu honen berri eman zigun eta oso interesgarria iruditu zitzaidan hasieratik. Ideia bat ematea eskatu ziguten eta argi eduki genuen hasieratik. Gizarte honetan oso kontrolatuta gaude. Gehiegi esango nuke nik. Bai hemen eta baita kanpoan ere. Hau dela eta, kamaren berri ematea ideia ona iruditu zitzaigun. Hortik hasi zen dena», eta jarraitzen du: «jendeak jakin behar du teknologia berriak oso ongi daudela, baina bi ahoko ezpata bihurtu daitezke bat-batean. Gu kontrolpean izateko tresna ezinbestekoa da teknologia berrien kontua. Egoera hori kritikatu nahi izan dugu ibilbide honen bitartez. Segurtasuna izatea ongi dago, baina gu hain kontrolatuta izatea ez ordea. Hori bai, esan beharra dago denbora gutxi izan genuela dena ongi egiteko, baina ongi geratu dela uste dut. 3 eguneko lana izan da baina gustura geratu gara». Azken ibilbideak berriz, jolas bat planteatzen digu. Protagonistak bi indiar dira, Euskal Herrian Erasmus bat egiten daudenak. Unibertsitatean safari bat planteatzen dute bertako animalia ezberdinak ezagutzeko. Animaliak, nola ez, irakasleak, ikasleak, segurtasuneko agenteak etab. dira.
Doako telefonoak
Hala ere ez da beharrezkoa honelako telefono bat erostea ibilbide hauek ezagutzeko, unibertsitateak bost telefono alokatzen baititu edonorentzako. Telefono hauek Bizkaiko Campuseko Gazteentzako Informazio Bulegoan eskuratu ahal izango dira eta dohainik gainera.
Campusa jende askorentzako toki aspergarri bat izango da beti, baina honelako ideiei esker eramangarriagoa izango da dudarik gabe. Ez bakarrik Euskal herriko ikasleentzako, baizik eta kanpokoendako ere. Izan ere, asko dira kanpoko unibertsitateetatik datozen ikasleak eta hauek ere honelako informazioa asko eskertuko dute. Unibertsitatea bizirik egon behar duen toki bat da eta honelako ekimenek bizirik mantentzen dute. Ikusteko dago jendeak zer harrera emango dion programari.
1- Esta noche dime que me quieres. Federico Moccia. Planeta
2- Prisionero en el cielo . Carlos Ruiz Zafón. Planeta
3- El jardín olvidado. Kate Morton. Suma de letras
4- El temor de un hombre sabio. Patrick Rothfuss. Plaza&Janés
5- El imperio eres tú. Javier Moro. Planeta
6- La palabra se hizo carne. Donna Leon. Seix Barral
7- Años lentos. Fernando Aramburu. Tusquets
8- El temblor del héroe. Álvaro Pombo. Destino
9- Diario de invierno. Paul Auster. Anagrama
10- La sonrisa de las mujeres. Nicolás Barreu. Espasa
1- Viaje al optimismo. Eduardo Punset. Destino
2- La soledad de la Reina. Pilar Eyre. La Esfera
3- ¡Vamos!. Arantxa Sánchez Vicario. La Esfera
4- El precio del trono .Pilar Urbano. Planeta
5- Ahora yo. Mario Alonso Puig. Plataforma
6- Gente tóxica. Bernardo Stamateas. Vergara
7- Todos los niños pueden ser Einstein. Fernando Alberca. El Toro Mítico
8- Los desafíos de la memoria. Joshua Foer. Seix Barral
9- Saber cocinar postres. Mariló Montero. Temas de Hoy
10- Por ti lo haría mil veces. Isabel Sartorius. Martínez Roca
1- Artzapezpikuaren besita. Adam Bodor/ Unai Elorriaga. Elkar
2- Lasterka. Jean Echenoz. Meettok
1- Garrako gerrak Oñatin. Gogoratu Guran Taldea. Intxorta
2- 1512 Nafarroaren konkistak. VV. AA. Txertoa-Abarka
© EL CORREO DIGITAL,
S.L., Sociedad Unipersonal
Domicilio c/ Pintor Losada, 7 (48004) Bilbao
Inscrita en el RM de Vizcaya: Diario 229, Asiento 159, Tomo 3823, Libro
0, Folio 200, Sección 8, Hoja
BI-26064 C.I.F.: B-95050357
Reservados todos los derechos. Queda prohibida la reproducción, distribución,
comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos
de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y
escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción
y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa
con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos,
a la que se manifiesta oposición expresa.
Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Mapa Web | Master El Correo