«Sinboloak esanahiz mudatzen dira mendeak joan mendeak etorri, askotan hasieran zuten esanahiaren kontrakoa izatera iritsiz»
:: HARKAITZ CANO.
Bitxia da nola zenbait sinbolo esanahiz mudatzen diren mendeak joan eta mendeak etorri, sinplifikatuz, difuminatuz, eta are, batzuetan garai batean zuten esanahiaren kontrakoa izatera iritsiz. Sasoi batean, garaipen arkuak etsaia derrotatzean eraikitako oroigarriak izaten ziren, heroi zehatzen eta herri osoen harrotasunaren adierazle. Arku hauetan, gainera, irabazitako guduetako eszena odoltsuak irudikatzen ziren -harrian zizelkatutako komikiak zirela esatea gehitxo litzateke agian?-, mende asko beranduago etorriko ziren gida turistikoen lana segurtatu eta haien irudimena pizteko balioko zutenak. Egun, ordea, guztiz bestelako zerbait irudikatzen dute, esate baterako, aireportu eta eraikin publikoetara sartzeko igarotzera ohitu gaituzten arku gogaikarriek. Nago, XX. mendeak utzi digun derrotarik handienetako baten sinbolo direla metal-detektore meharrok: ez dute istoriorik kontatzen, izua sinbolizatzen dute eta ez harrotasuna, mesfidantzaren paradigma dira eta umiliazio txikien gertaleku (zer daramazu hor, igaro berriz, eran-tzi gerrikoa). Etsaiaren erasoen kontrako arma prebentiboak dira. Nitaz etengabe mesfidatzen dutela ikusteak sumindu egiten nau (barka, baina niretzat haserrea baino zerbait gehiago da indignazioa, Indignez vous eta Haserretu zaitezte, ez dira gauza bera); eta, hala ere, aireporturik aireportu nabilelarik ez dut metal-detektore hauen aurrean otzantasuna besterik ikusten. Sinestu eta barneratu dugu -hori da porrotaren seinalerik adierazgarriena- «geure onerako» direla kontrol horiek, geure bizitza arriskuan legokeela haiek gabe; eta izango da, seguru, besoak zabaldu eta detektorea arropetan pasatzen digun mugako poliziaren aurrean bere joera masokistak fantasia ederretarantz eramango dituenik ere, dudarik ez.
Lagun hurkoarengan etengabe mesfida dezagun joera hau da, ordea, XX. mendeko derrotarik handienetakoa, eta metal detektoreak derrota horren hezurmamitze gordina. Hegazkinen kasua da deigarriena, gure tutela beren gain hartzen duten agintariak bereziki arduratzen dituen kontua baita, itxuraz, aire segurtasuna. Barka xalotasuna, baina? zergatik da larriagoa hegazkin bat leherraraztea autobus bat edo metro bat leherraraztea baino? Zigor Kodeetara jotzea aski dugu ikusteko zigorrak handiagoak direla hegazkin batean delitua eginez gero, tranbian delitu bera eginda baino. Postmodernitatearen ondorengo bataila zeruan eta hodeietan gauza-tzen delako, beharbada? Hildakoak airean barreiatzeak eragiten digun izu-laborria jasanezinagoa delako? Hegazkinen erabiltzaileak garai batean dirudunak soilik zirelako, eta mantentzen delako oraindik dirudunen segurtasunaz gehiago arduratzeko inertzia zaharra?
Krisi garaiotan low cost konpainiek kakahueteak kendu eta, are, hegaldi laburretan zutik bidaiatzea ahalbidetuko luketen diru-murrizketa zentzugabeak proposatzen dituzten bitartean, inori ez zaio nonbait burutik pasa zenbat milaka milioi euro joaten diren urtero segurtasuna bermatzen, jendea lasai-tzen. Segurtasun neurri horietako bakoi- tzaren atzean dagoen denbora galera ez aipa-tzearren. Segurtasunaren kimera eta faltsukeria bereziki agerian uzten dute duty free saltokiek: ezin ekar dezaket etxetik JB botila bat, zurrungan ari den nire ondoko bidaiariari zintzurra ebaki diezaiokedalako ozeanoz gaindiko hegaldian botilaren beira hautsiaz, baina aldiz, behin segurtasun kontrola pasa dudalarik, lasai arraio eros nezake whisky botila aireportuko dendan, eta botila berberak -alehop!- arma arriskutsu izateari uzten dio (jakina, plastikozko poltsa batean sartuta saltzen didate bigarren hau, etxera heldu arte zabaldu ez dezadan: oi, plastikoa, kriptonita indartsu hori!). Lezioa, lotsagorritu ere egiten gaitu esan beharrak, argia da: «Zure segurtasunak asko ardura digu; hamabi euroko whisky botila bat saltzeko aukerak, gehiago».
Aste asko ez dela zalaparta mediatiko handi samarra sortu du herri erakundeetan eskolten sarrera mugatu eta segurtasun neurriak ezabatzeko aukerak. Izan dira arrazoiak gurean halako segurtasun neurriak jartzeko, baina ez dezagun perspektiba gal: haiek desagertzeak albiste ona behar luke izan, ez kontrakoa. Suediako lehen ministro izanda eskoltarik ez zeraman egun batean e rail zuten Olof Palme daukat gogoan. Nola hainbat jende eskandalizatu egin zen lehen ministro bat bizkartzainik gabe ibiltzeaz. Ez ziren jabetu askoz ere eskandalagarriagoa dela kontrakoa: inor bizkartzainarekin ibili beharra, eta beste norbait, enpresa pribatu bat, kasu, aberastea bizkartzainaren lepotik.
1- Esta noche dime que me quieres. Federico Moccia. Planeta
2- Prisionero en el cielo . Carlos Ruiz Zafón. Planeta
3- El jardín olvidado. Kate Morton. Suma de letras
4- El temor de un hombre sabio. Patrick Rothfuss. Plaza&Janés
5- El imperio eres tú. Javier Moro. Planeta
6- La palabra se hizo carne. Donna Leon. Seix Barral
7- Años lentos. Fernando Aramburu. Tusquets
8- El temblor del héroe. Álvaro Pombo. Destino
9- Diario de invierno. Paul Auster. Anagrama
10- La sonrisa de las mujeres. Nicolás Barreu. Espasa
1- Viaje al optimismo. Eduardo Punset. Destino
2- La soledad de la Reina. Pilar Eyre. La Esfera
3- ¡Vamos!. Arantxa Sánchez Vicario. La Esfera
4- El precio del trono .Pilar Urbano. Planeta
5- Ahora yo. Mario Alonso Puig. Plataforma
6- Gente tóxica. Bernardo Stamateas. Vergara
7- Todos los niños pueden ser Einstein. Fernando Alberca. El Toro Mítico
8- Los desafíos de la memoria. Joshua Foer. Seix Barral
9- Saber cocinar postres. Mariló Montero. Temas de Hoy
10- Por ti lo haría mil veces. Isabel Sartorius. Martínez Roca
1- Artzapezpikuaren besita. Adam Bodor/ Unai Elorriaga. Elkar
2- Lasterka. Jean Echenoz. Meettok
1- Garrako gerrak Oñatin. Gogoratu Guran Taldea. Intxorta
2- 1512 Nafarroaren konkistak. VV. AA. Txertoa-Abarka
© EL CORREO DIGITAL,
S.L., Sociedad Unipersonal
Domicilio c/ Pintor Losada, 7 (48004) Bilbao
Inscrita en el RM de Vizcaya: Diario 229, Asiento 159, Tomo 3823, Libro
0, Folio 200, Sección 8, Hoja
BI-26064 C.I.F.: B-95050357
Reservados todos los derechos. Queda prohibida la reproducción, distribución,
comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos
de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y
escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción
y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa
con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos,
a la que se manifiesta oposición expresa.
Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Mapa Web | Master El Correo