gaiak

Ahulei lapurtu

:: ARANTXA URRETABIZKAIA.

Esan dezakegu zerbaitek nazkatzen baditu herritarrak, zera hori ustelkeria dela. Egia da halaber, askori nazka hori ezabatu egiten zaiola botoa emateko orduan, baina gero, edozein inkestagile aurrean jartzen zaienean hori salatzen dute beste ezer baino gehiago, politikoen ustelkeria, ez ustelkeria oro har, ez beraiena edo aldameneko atean bizi denarena.

Gutako edonork ahal duenean egiten duen tranpa, botatzen duen gezur ez beti txiki hori berezkoa iruditzen zaigu, ahularen eskubidea. Boteretsuena beste gauza bat da. Hori gehienok ez dugu barkatzen. Are gehiago, hasiak gara pentsatzen ez dagoela munduan gainerakoon dirua eskuartean izanik, patrikan zerbait gordetzeko tentaldiari amore emango ez dionik.

Badakigu ez dela horrela, baina ez zaizkigu arrazoiak falta. Adibide gisa SGAEn duela gutxi azaleratu dena. Egia da eskandalu horretan auzipetuak ez direla politikoak, baina badirudi askok alor horretan sailkatzen dituela eta are egiago herritar asko zegoela aspalditik SGAEren kontra.

Horrek bakarrik esplika dezake nola eman duen askok pauso handi bat, ustelkeria salatzetik egile eskubideak kudeatzen dituzten elkarteen desagerpena eskatzeraino daraman pausoa. Osakidetzaren barruan ustelkeria salatu zutenek ez zuten osasun sistema publikoaren desagerpena eskatu, baina bistan da jendeak sinetsi egin dituela egile eskubideen aurkako kanpainak eta debaldeko kultura eskatzen duela.

Asko egin du SGAEk urteotan egile eskubideen fama txarra sendotzeko, gehiegikeria asko, bidegabekeria ugari. Baina horrek ez lituzke zalantzan jarri behar egileen eskubideak, gauza bat delako egile honen edo bestearen eskubidea eta bestea horiek kudeatzen dituzten pertsonen ustezko lapurreta. Are gehiago, egunotan esaten dena egia bada, kudeatzaileek benetan lapurretan egin badute, ez diote dirua beraiek bezain boteretsuak direnei kendu, egile xumeei baizik, milaka eta milaka egileri.

Noski, egileak eskubideak ditu eta kon- tsumitzaileak ere bai eta bi eskubide horien uztarketa da antolatu behar dena, inoren eskubideak urratu gabe.

Buscador de libros

Los libros más vendidos

Castellano
Ficción

1- Esta noche dime que me quieres. Federico Moccia. Planeta

2- Prisionero en el cielo . Carlos Ruiz Zafón. Planeta

3- El jardín olvidado. Kate Morton. Suma de letras

4- El temor de un hombre sabio. Patrick Rothfuss. Plaza&Janés

5- El imperio eres tú. Javier Moro. Planeta

6- La palabra se hizo carne. Donna Leon. Seix Barral

7- Años lentos. Fernando Aramburu. Tusquets

8- El temblor del héroe. Álvaro Pombo. Destino

9- Diario de invierno. Paul Auster. Anagrama

10- La sonrisa de las mujeres. Nicolás Barreu. Espasa

No ficción

1- Viaje al optimismo. Eduardo Punset. Destino

2- La soledad de la Reina. Pilar Eyre. La Esfera

3- ¡Vamos!. Arantxa Sánchez Vicario. La Esfera

4- El precio del trono .Pilar Urbano. Planeta

5- Ahora yo. Mario Alonso Puig. Plataforma

6- Gente tóxica. Bernardo Stamateas. Vergara

7- Todos los niños pueden ser Einstein. Fernando Alberca. El Toro Mítico

8- Los desafíos de la memoria. Joshua Foer. Seix Barral

9- Saber cocinar postres. Mariló Montero. Temas de Hoy

10- Por ti lo haría mil veces. Isabel Sartorius. Martínez Roca

Euskera
Ficción

1- Artzapezpikuaren besita. Adam Bodor/ Unai Elorriaga. Elkar

2- Lasterka. Jean Echenoz. Meettok

No ficción

1- Garrako gerrak Oñatin. Gogoratu Guran Taldea. Intxorta

2- 1512 Nafarroaren konkistak. VV. AA. Txertoa-Abarka

Vocento