gaiak

Manifestu haserretua

:: JAVIER ROJO.

Azken hilabete hauetan ikusi dugu nola 'indignatuen' taldeak nonahi sortzen diren. Hasiera batean ematen zuen demokrazia zuzenaren aldeko taldeak zirela, eta halako anarkismo asanbleario zehaztu gabean kokatzen ziren. Gure inguruan erabili ohi den ordezkari-demokraziaren ordez, bestelako demokrazia nahi zuten, alderdi politikoak alde batera utzita, 'benetako demokrazia' eskatuz. Sistemaren kontra daude, sistema zer den zehazten ez delarik. Baina 'indignatuen' taldeek hasierako muga horiek gainditu dituzte eta gertakari oso zehatzei lotutako kaltetuen taldeak bihurtu direla ikusi ahal izan dugu. Gure artean, unibertsitatean sartzeko hautaprobetan kimika azterketarekin gertatutakoa horren adibide ikusgarria da. Indignatuen mugimendu hauek jatorri bat dute: Stéphan Hesselek Haserretu zaitezte! izenburuarekin idatzitako liburuxka bat, inolako esanahi peioratiborik gabe panfleto izena merezi duena. Hasselek 93 urte ditu, eta datu hau ez da garrantzi gabea bertan esaten dena bere testuinguruan ulertzeko.

Liburuxkan idazle honek adierazten du ez dagoela ados munduan gertatzen diren gauza askorekin eta erresistentziarako aldarrikapena egiten du. Jakina, erresistentzia horretarako oinarriren bat egon behar da eta berak abiapuntu hori haserrean ikusten du. Norberak bilatu behar du zerk haserretzen duen eta hori izango da berarentzat erresistentziaren oinarria. Idazlearen biografia jakin gabe ezin daiteke liburu honetakoa ulertu: Alemanian jaiotako judua izanik, 20ko hamarkadan Frantziara joan zen bizitzera. Bigarren Mundu Gerran De Gaulle-ren jarraitzailea izan zen eta erresistentziaren partaidea. Zenbait kontzentrazio-eremutatik pasatu ondoren gerra bukatu zenean Nazio Batuetarako lan egin zuen besteak beste Giza Eskubideen Deklarazioa egiten. Gauzak honela uste dut liburuan hiru puntu nabarmentzen direla. Alde batetik, bere esperientzia pertsonal honen argitan azaltzen du gaur eguneko erresistentziarako aldarria.

Bigarrenez, terrorismoaz hitz egiterakoan, etikatik urruntzen du gaia eta eraginkortasunaren ikuspuntutik azaltzen du; alde honetatik begiratuta, terrorismoak bilatzen duenaren kontrako efektua lortzen duela azpimarratzen du. Eta bukatzeko, idatzizko deklarazioei garrantzia handia ematen die, ida- tzizko hitzak ia botere magikoa izango balu bezala. Ez da 'Manifestu komunista', baina komenigarria da liburu hau irakurtzea.

Buscador de libros

Los libros más vendidos

Castellano
Ficción

1- Esta noche dime que me quieres. Federico Moccia. Planeta

2- Prisionero en el cielo . Carlos Ruiz Zafón. Planeta

3- El jardín olvidado. Kate Morton. Suma de letras

4- El temor de un hombre sabio. Patrick Rothfuss. Plaza&Janés

5- El imperio eres tú. Javier Moro. Planeta

6- La palabra se hizo carne. Donna Leon. Seix Barral

7- Años lentos. Fernando Aramburu. Tusquets

8- El temblor del héroe. Álvaro Pombo. Destino

9- Diario de invierno. Paul Auster. Anagrama

10- La sonrisa de las mujeres. Nicolás Barreu. Espasa

No ficción

1- Viaje al optimismo. Eduardo Punset. Destino

2- La soledad de la Reina. Pilar Eyre. La Esfera

3- ¡Vamos!. Arantxa Sánchez Vicario. La Esfera

4- El precio del trono .Pilar Urbano. Planeta

5- Ahora yo. Mario Alonso Puig. Plataforma

6- Gente tóxica. Bernardo Stamateas. Vergara

7- Todos los niños pueden ser Einstein. Fernando Alberca. El Toro Mítico

8- Los desafíos de la memoria. Joshua Foer. Seix Barral

9- Saber cocinar postres. Mariló Montero. Temas de Hoy

10- Por ti lo haría mil veces. Isabel Sartorius. Martínez Roca

Euskera
Ficción

1- Artzapezpikuaren besita. Adam Bodor/ Unai Elorriaga. Elkar

2- Lasterka. Jean Echenoz. Meettok

No ficción

1- Garrako gerrak Oñatin. Gogoratu Guran Taldea. Intxorta

2- 1512 Nafarroaren konkistak. VV. AA. Txertoa-Abarka

Vocento