:: JAVIER ROJO.
Lutxo Egia ez da asko idazten duten idazle horietako bat, baina urratsez urrats, gehiegizko zalapartarik egin gabe, ibilbide sendoa eraikitzen ari dela iruditzen zait. Azken literatur emaitza narrazio liburu bat da, 'Txakur ingelesak' izenburua duena. Idazlan honetan, irakurleak bederatzi narrazio aurkituko ditu, eta noizean behin desorekaren bat dagoela nabarmentzen bada ere, esan daiteke liburuak aurkezten duen maila duina baino gehiago dela. Bertan agertzen diren narrazio gehienek pertsona askoren buruan sortzen den fantasia batean daukate abiapuntua: norbera desagertzea beste bat bihurtzeko. Pertsonaiak beren izaeran harrapaturik aurkitzen dira, eta posibilitate moduan agertzen zaie beren izaera horretatik alde egiteko aukera, beste bizi- tza bat eramateko. Eta hau gertatzen denean, ez dago oso argi zein den pertsonaiaren benetako izaera, harrapatuta sentitzen deneko hura edota asmazioaren bitartez eskuratu nahi duen berria. Zeren pertsonaiaren izaerak ez dirudi beraren berezko osagaia denik, baizik-eta besteen aurrean aurkezteko hautatu duen maskara bat. Gauzak honela, pertsonaien bizi-tzetan ere errealitateak eta fikzioak talka egiten dute, eta irakurlea ispiluen joko horretan harrapatuta aurkitzen da, oso ondo non kokatu behar den ez dakielarik.
Narrazio gehienetan narratzaileak lehenengo pertsonan hitz egiten du, narratzailea pertsonaia ere bada-eta. Baina honetan badago aparteko kasu nabarmen bat, lehenengo narrazioa, alegia, liburuari izenburua emateko erabili dena. Ipuin hau hirugarren pertsonan kontatuta dago, eta esaldiak ia-ia aizkorakadaz moztuta daude, objetibotasunaren adibide bat eskaini nahi balitzaigu bezala. Salbuespena dirudi. Besteetan ikusiko dugu nola idazleak hainbat narrazio motarekin joka- tzen duen. Batzuetan kronika baten aurrean gaudela emango du; besteetan eskutitz ba- tzuen azalpena egingo zaigu, eskutitzak berak transkribatu gabe, eta, horrela, eskuti- tzak zerbait fantasmagoriko bihurtuko zaizkigu; heriotzaren bestaldetik hitz egiten digun pertsonaiaren bat ikusiko dugu, atal laburrez osatutako narrazio zatikatuan. Eta protagonistek hartzen dituzten maskaren adibide hautatuak izango balira bezala, beren izen propioekin egingo dugu topo: izenak izana dakar, eta pertsonaiek izena aldatzen dutenean ezinbestez beste bizitza bati ekingo diotela ematen du.
Alde guztietatik begiratuta, idazlan interesgarria da liburu hau.
1- Esta noche dime que me quieres. Federico Moccia. Planeta
2- Prisionero en el cielo . Carlos Ruiz Zafón. Planeta
3- El jardín olvidado. Kate Morton. Suma de letras
4- El temor de un hombre sabio. Patrick Rothfuss. Plaza&Janés
5- El imperio eres tú. Javier Moro. Planeta
6- La palabra se hizo carne. Donna Leon. Seix Barral
7- Años lentos. Fernando Aramburu. Tusquets
8- El temblor del héroe. Álvaro Pombo. Destino
9- Diario de invierno. Paul Auster. Anagrama
10- La sonrisa de las mujeres. Nicolás Barreu. Espasa
1- Viaje al optimismo. Eduardo Punset. Destino
2- La soledad de la Reina. Pilar Eyre. La Esfera
3- ¡Vamos!. Arantxa Sánchez Vicario. La Esfera
4- El precio del trono .Pilar Urbano. Planeta
5- Ahora yo. Mario Alonso Puig. Plataforma
6- Gente tóxica. Bernardo Stamateas. Vergara
7- Todos los niños pueden ser Einstein. Fernando Alberca. El Toro Mítico
8- Los desafíos de la memoria. Joshua Foer. Seix Barral
9- Saber cocinar postres. Mariló Montero. Temas de Hoy
10- Por ti lo haría mil veces. Isabel Sartorius. Martínez Roca
1- Artzapezpikuaren besita. Adam Bodor/ Unai Elorriaga. Elkar
2- Lasterka. Jean Echenoz. Meettok
1- Garrako gerrak Oñatin. Gogoratu Guran Taldea. Intxorta
2- 1512 Nafarroaren konkistak. VV. AA. Txertoa-Abarka
© EL CORREO DIGITAL,
S.L., Sociedad Unipersonal
Domicilio c/ Pintor Losada, 7 (48004) Bilbao
Inscrita en el RM de Vizcaya: Diario 229, Asiento 159, Tomo 3823, Libro
0, Folio 200, Sección 8, Hoja
BI-26064 C.I.F.: B-95050357
Reservados todos los derechos. Queda prohibida la reproducción, distribución,
comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos
de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y
escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción
y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa
con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos,
a la que se manifiesta oposición expresa.
Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Mapa Web | Master El Correo