FELIPE JUARISTI. Musika tresna-puskatzaileen historia ez da liburu-puskatzaileena bezain ezaguna. Hala ere halakorik (musika tresnak puskatzea) behin baino gehiagotan gertatu da eta uste dugun baino sarriago, zoritxarrez.
1476an, mugimendu heterodoxo oldartsu bat azaldu zen indarrean Wurzburg hiriaren inguruan. Gidari eta buru Hans Böhm zen, ordura arte artzain, txirula-jotzaile eta atabalaria. Egun batez, elizatik irtenda, plaza erdian, Böhmek bere tresnak erre zituen. Hura izan zen bere erakusgarria, Jainkoa berarekin zegoela adierazteko froga. Jarraitzaileek ere etxean zituzten tresna guztiak erre zituzten eta hiria musikarik gabe bizitzera kondenatu zuten. Galde daiteke ea zerk bultzatu zituen gizon hura, eta hura bezalakoak, musika tresnak banan-banan hartu eta erretzera, 'auto de fe' pindartsuan? Zer dute musika tresnek gorrotagarri? Zergatik nahi zuen mundua musikaz libratu? Ez dut erantzunik eta ez zait argirik etortzen adimenera.
Hasierako egoerara itzultzea, alegia bekaturik ez zen aldira itzultzea aldarrikatzen dutenek oso ideia bitxia izaten dute orokorrean hasierako egoerari buruz: dena isiltasun dela, alegia dena hitzik eta soinurik gabe mundu mutua dela. Isiltasun jatorrizkora itzultzeko erre ote zituzten musika tresnak? Ez dago jakiterik. Baina ez al zuten txoriek kantatzen hasierako garai hartan? Ez al zuen naturak musikarik egiten?
Naziek liburuak erre zituzten, baina musika tresnak gorde. Musikazale baitziren, ez liburuzale. Musikak, seguru asko, liburuak ez bezala, ez zuen haien baitan izurik sortzen, ondoezik eragiten, larrialdirik metatzen. Musikari asko hil ziren nazien 'hiltegi'etan, baina musika tresnak salbatu egin ziren. Alma Roses, Gustav Mahlerren iloba, Auschwitzen hil zen. Hark erabilitako biolina moja batzuek Vienaraino ekarri eta familiaren etxean utzi zuten. 'Guadarnini' bat zen.
«Batzuetan, hasi naizelarik begiratzen zerk dituen gizonak asaldatzen eta zein diren jasan behar dituzten arrisku eta nahigabeak, gortean ez bada gerran, handik sortzen baita hainbeste haserre, irrika eta grina, erabaki bero eta ardura gaizto, ohartu naiz gizonen zorigaitza gauza batetik bakarrik sortu dela: ez dakigu geldi egoten gela batean».
Pascalen hitzak dira. Gizona aspertu egiten da, eta ez du halakorik maite.
«Deus ez du gizakiak jasangaitzagorik -diosku Pascalek-, irrikarik gabe, zer eginik gabe, jostaketarik gabe, lanik gabe geldi egotea baino. Orduan ohartzen da zeinen ezdeus den, zeinen utzia, zeinen eskas eta besteen mendeko, zeinen indarrik gabe, zeinen huts. Bestela ezinik, bere arimaren zolatik aterako dira gogaitasuna, gaiztakeria, tristezia, arrangura, beltzuria, etsipena». Aspertzen denarentzako luzea baita denbora, eta hutsa; eta denboraren hustasunak erakusten dio gizonari bere barneko hustasuna. Nola, ordea, ezabatu halako sentipen itogarria? «Gizonek, ezin sendatu dituztenez heriotza, zoritxarra, jakintzarik eza, asmatu dute, zoriontsu izateko, haietaz ez pentsatzea». Gizakiak zoriontsu izan nahi du, eta horretarako milaka trikimailu asmatzen ditu: dantza eta musika, esaterako. Gizona bere baitara ekarri ordez, bere baitatik kanpora eramaten dute, zorion bila. Baina zoriona ez dago eskura; eta ez aspertzeko trikimailuek egia ezkutatu besterik ez dute egiten. Pascalen erlijioa tristea zen oso. 1665ekoa da 'Editto sopra la musicha' deiturikoa, eta bertan agintzen da, besteak beste, ez kantatzeko elizetan ahots bakarrean, ez erabiltzeko organoa Aste Santuan, eta kapera-maisu izateko zin egitea 'editto'an erakutsitakoa beteko dela. Ez zen lortu nahi zena eta geroxeago, beste agindu batzuk idatzi behar izan zituzten aita santuek, ordena jartzeko eliza musikaren munduan. Veneziako Errepublika kexu zen 1639an, musikarien jantziak ez ezik, baita musika tresnak eta kantatutako hitzak ere gehiegizkoak baitziren. Nonbait entzulearen belarriei plazer ematea zuten helburu, eta ez debozioa. Horra hor gakoa: debozioa.
Biak ederrak izanik, bakoitza bere doinu eta estiloan, protestanteen elizetako musikak ez du katolikoen elizak duen handitasunik, ezta haren gorentasunik ere; askoz umilagoa da, askoz biluziagoa, kantuari eta organoari emanagoa. Bach (J.S.) entzutea besterik ez, jakin dezagun protestanteen liturgiak zer eskatzen zion musikariari. Palestrina (G.P) entzutea besterik ez dago, jakin dezagun liturgia katolikoak zer nolako musika zuen maite. Badira, era berean, musika egiteko tresnak bazterturik eta hautsez beterik utzi dituztenak, denak denborarekin hondatzeko. Beethoven hildakoan, haren etxea zaindaririk gabe geratu zen eta jende asko sartu zen ahal zuena eramatera, oroitzapen gisa gehiago, benetako lapurreta egiteko xedez baino. Hala ere, eskuizkribu garrantzitsuak galdu ziren, batzuk errekupera ezinak.
1- Sangre derramada. Asa Larsson. Seix Barral
2- Venganza en Sevilla. Matilde Asensi. Planeta
3- Bilbao-New York-Bilbao. Kirmen Uribe. Seix Barral
4- El tiempo entre costuras. María Dueñas. Temas de hoy
5- El asedio. Arturo Pérez -Reverte. Alfaguara
6- La mecánica del corazón. Mathias Malzieu. Grijalbo
7- Lo que esconde tu nombre. Clara Sánchez. Destino
8- Lo verdadero es un momento de ... Lucía Etxebarria. Suma
9- La estrella más brillante. Marian Keyes. Plaza&Janés.
10- Las ciegas hormigas. Ramiro Pinilla. Tusquets
1- La hora de los sensatos. Leopoldo Abadía. Espasa-Calpe
2- El factor humano, Invictus. John Carlin. Seix Barral
3- El secreto. R.Byrne. Urano
4- Vidas rotas. F. Martínez,R. Alonso y M. García. Espasa
5- Egos revueltos. Juan Cruz. Tusquets
6- Superar la adversidad. Luis Rojas Marcos. Espasa
7- Cristo con el fusil al hombor. Ryszard Kapuscinski. Anagrama
8- Poquer de ases. Manuel Vicent. Alfaguara.
9- Así veo Euskal Herria. Antología... Antonio Álvarez-Solís. Baigorri
10- Clint Eastwood. La biografía. Patrick Mc Gilligan. Lumen.
1- Londres kartoizkoa da. Unai Elorriaga. Elkar
2- Aulki-jokoa. Uxue Alberdi. Elkar
3- Eskarmentuaren paperak. Anjel Lertxundi. Alberdania.
4- Arotzaren eskuak. Alberto Ladron. Elkar
5- Habitat. Katixa Agirre. Elkar.
1- Desobedientzia zibila. H.D. Thoreau. Potxo
2- Aintziknako europaren hitz nagusiak. Josu Naberan. Gaiak
3- Munduko eta eh-ko atlasa... Elhuyar Fundazio
4- Far westeko Euskal Herria. Asun Garikano. Pamiela
5- TAizkora-apustuak eta txapelketak. Antton Espelosin. Antton Espelosin
© EL CORREO DIGITAL,
S.L., Sociedad Unipersonal
Domicilio c/ Pintor Losada, 7 (48004) Bilbao
Inscrita en el RM de Vizcaya: Diario 229, Asiento 159, Tomo 3823, Libro
0, Folio 200, Sección 8, Hoja
BI-26064 C.I.F.: B-95050357
Reservados todos los derechos. Queda prohibida la reproducción, distribución,
comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos
de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y
escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción
y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa
con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos,
a la que se manifiesta oposición expresa.
Contactar | Aviso legal | Política de privacidad | Publicidad | Mapa Web | Master El Correo