comic

Komigintza, ezagutzen ez den artea

«Irakurlearen ikuspuntutik ez da inoiz izan gaur egun bizi dugun egoera baino hoberik», azaltzen du Astiberri argitaletxeko Fernando Taranconek

PERU S. GAMARRA

Komikigintzak ez du gure gizartean literaturak edota zinemak duten pisua. Liburuak eta pelikulak kontsumitzen ditugu, asko gainera, baina komikirik apenas irakurtzen den gurean. Gauza kulturala da, dudarik gabe. Komikiak ez omen ditugu serioski hartzen. 'Frikien' eta umeen kontuak direla uste izan dugu askotan. Kontua da, egunkari hau irakurtzen ari direnen artean ehuneko handi batek, seguru asko, ez duela inoiz ere helduentzako komikirik irakurri. Ez gaitezen engainatu, mundu erraldoi bat dago honen guztiaren atzean eta ez dugu behar bezala ezagu- tzen.

Datorren asteburuan irekiko ditu bere ateak Getxoko Komiki Azokak. Bertan izango dute aukera bai zaletuek bai mundu hau ondo ezagu- tzen ez dutenek ere aurtengo lan berriak ikusteko. Denetariko jendea joango da Getxoraino. Territoriosek bertan egongo diren Astiberri argitaletxeko Fernando Tarancón-ekin eta Dani Fano 'Xabiroi' komikiko koordinatzailearekin hitz egiteko aukera izan du. Biak dira komiki zale amorratuak eta arte honen egungo egoeraren berri eman digute.

«Espainian atzerapen handia daramagu beste herrialde batzuekin geure burua konparatzen badugu. Komikiaren inguruan izan dezakegun ideia oso ezberdina da frantses batek daukanarekin alderatuz gero. Han ez dute hemen ditugun aurreiritzi negatiboak eta askoz ere gehiago kontsumitzen dute. 20 urteko atzerapena daramagu», dio Fernando Astiberriko editoreak. Bilbon jaiotako argitaletxe honek 10 urte bete berri ditu aurten eta gaur egun erreferentzia dira Espainia mailan. Gutxi gorabehera, 50 lan argitara- tzen dituzte urtean: 40 berritasun eta hamar berrargitalpen. Hala ere, hasiera ez zen erraza izan: «Liburutegi bat genuen. Komikietan espezializatutako liburutegi bat. Bertan lanean genbiltzala, ideia bat bururatu zitzaigun. Zergatik ez dugu kalitatezko komikirik argitara- tzen? Ideia sinplea zen, mundu mailan zeuden komikirik hoberenak hartu eta gaztelaniaz editatu beharko genituen. Ez zuen inork horrelakorik ordura arte planteatu. Baina, lanean hasi bezain laster konturatu ginen lan asko eskatuko zigula argitaletxe horrek. Hala ere, buru-belarri hasi ginen lanean eta hemen gaude gaur egun. Komiki argitaletxe bat gara eta, gainera, sari mordoa irabazi dugu. Estatu mailan ez du inork guk baino sari gehiago irabazi», dio Fernando Tarancónek. Harro dago egiten duenaz eta oso gustuko du bere lana.

Beraz, baziren kalitatezko komikiak mundu mailan. Hona ekarri behar ziren, besterik ez. Baina nola da posible gizarteak honelakorik ez ezagutzea? «Hasiera batean jendeak ideia tinkoak zituen komikien inguruan. Mundu murritza zen gehiengoarentzat. Super-heroiak, egunkarietako tirak eta Asterix eta Obelix bezalakoak ezagutzen ziren. Hor gelditzen zen dena. Hau da, pertsonaia bat zegoen eta honek hainbat egoeratatik atera behar zuen, eta ale bakoi-tzean historia bat kontatzen zen. Halako batean, idazle batzuek eskema klasiko horietatik alde egin nahi zutela erabaki zuten eta lan pertsonalak egiten hasi ziren: autobiografiak, westernak, gerraren inguruko lanak? idatzi zituzten. Askotan tomo bat egiten zuten, bestetan trilogiaren bat eta abar. Literaturan bezala. Hor sortu zen 'nobela grafikoa' delakoa. Mugimendu internazional honek komikien mundu klasikoa aldatu zuen», azaltzen digu editore bilbotarrak. Berak dionez, «nobela grafikoa berehala ailegatu zen Europara. Fran- tziara hain zuzen ere. Eta orain, gurean, oso autore onak aurkitu ditzakegu. Denetariko lanak dira, zineman eta liburuekin gertatzen den bezala. Irakurlearen ikuspuntutik ez da inoiz izan gaur egun bizi dugun egoera baino hoberik».

Gauza bat, hala ere, argi dago: zinema eta literatura askoz ere gehiago kontsumi- tzen direla gure artean. Honetarako ere badu azalpena Fernandok: «Gauza kulturalak dira dudarik gabe. Frantzian ez da hori gertatzen, adibidez. Oso denbora gutxi daramagu honelako lanak egiten literatura eta zinemarekin konparatuz gero. Gure irudia aldatzen saiatzen ari gara eta nobela grafikoak asko du hor esateko. Honi esker gauzak aldatuz doaz. Liburutegi arrunt batean Paco Roca bezalako komiki autoreak aurkitu ditzakegu orain. Gainera, kontuan hartu behar dugu Espainian lehen ekoizten ziren komikien %90 umeentzako egiten zirela eta, beraz, ezin gaitezke gure irudiaz kexatu. Asko dago oraindik egiteko», bukatzen du.

Xabiroi

'Xabiroi' komikiko koordinatzailea da Dani Fano. Komiki hau euskaraz argitara- tzen den bakarrenetakoa da Euskal Herri osoan. «Euskal komikigintzak ez du indarrik. Esan genezake ez dagoela euskal komikigintzarik apenas. Pena bat da, baina hori da bizi dugun errealitatea, nahiz eta pixkanaka egoera hau aldatuz doan», azaltzen du Fanok. Errealitate hori hobetu nahi du 'Xabiroi'k. Hiru zenbaki atera-tzen dituzte urtero, Ikastolen Elkarteak argitaratzen du eta gazteentzako dago zuzendua. Hori bai, «edozein pertsonak irakurri dezake. DBHtik gorako jendearen- tzako dago idatzia, baina heldu batek gustura hartuko luke 'Xabiroi'. Hori da gure ideia behintzat», azaltzen digu koordinatzaileak.

«Euskal komikiaren merkatu egonkorrik ez zen existitzen eta behar bat ikusi genuen hor. Hiru helburu zehaztu genituen 2005ean, hasi ginen urtean. Lehena, euskarazko beste euskarri bat sortzea izan zen. Literatura grafikoa euskaraz egitea, hain zuzen. Honela, ikasleek beste laguntza bat izango zuten. Bigarren helburua kaleko euskara jasotzea izan zen. Eta, azkenik, euskal sortzaileei beste irtenbide bat ematea pentsatu genuen. Hau da, baziren komikigileak, baina ez zuten Euskal Herrian hori garatzerik. Hauei irtenbide bat eman nahi izan genien», dio Dani Fanok. 'Xabiroi' Getxoko Komiki Azokan ezagutu ahal izango dugu.

«Euskal komikigintzak ez du indarrik. Esan genezake ez dagoela euskal komikigintzarik apenas».

Buscador de libros

Los libros más vendidos

Castellano
Ficción

1- Esta noche dime que me quieres. Federico Moccia. Planeta

2- Prisionero en el cielo . Carlos Ruiz Zafón. Planeta

3- El jardín olvidado. Kate Morton. Suma de letras

4- El temor de un hombre sabio. Patrick Rothfuss. Plaza&Janés

5- El imperio eres tú. Javier Moro. Planeta

6- La palabra se hizo carne. Donna Leon. Seix Barral

7- Años lentos. Fernando Aramburu. Tusquets

8- El temblor del héroe. Álvaro Pombo. Destino

9- Diario de invierno. Paul Auster. Anagrama

10- La sonrisa de las mujeres. Nicolás Barreu. Espasa

No ficción

1- Viaje al optimismo. Eduardo Punset. Destino

2- La soledad de la Reina. Pilar Eyre. La Esfera

3- ¡Vamos!. Arantxa Sánchez Vicario. La Esfera

4- El precio del trono .Pilar Urbano. Planeta

5- Ahora yo. Mario Alonso Puig. Plataforma

6- Gente tóxica. Bernardo Stamateas. Vergara

7- Todos los niños pueden ser Einstein. Fernando Alberca. El Toro Mítico

8- Los desafíos de la memoria. Joshua Foer. Seix Barral

9- Saber cocinar postres. Mariló Montero. Temas de Hoy

10- Por ti lo haría mil veces. Isabel Sartorius. Martínez Roca

Euskera
Ficción

1- Artzapezpikuaren besita. Adam Bodor/ Unai Elorriaga. Elkar

2- Lasterka. Jean Echenoz. Meettok

No ficción

1- Garrako gerrak Oñatin. Gogoratu Guran Taldea. Intxorta

2- 1512 Nafarroaren konkistak. VV. AA. Txertoa-Abarka

Vocento